Aurreikuspen ekonomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako ekonomia % 0,7 haziko da azken hiruhilekoan BBVAren arabera

Halaber, 2016an Espainiako barne produktu gordina % 2,7 haziko dela iragarri du.
BBVAk prentsaurrean aurkeztu du Espainiako ekonomiari buruzko txostena. Argazkia: EFE
BBVAk prentsaurrean aurkeztu du Espainiako ekonomiari buruzko txostena. Argazkia: EFE

Espainiako ekonomia % 0,7 haziko da urteko azken hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, BBVAren ikerketa zerbitzuak egindako aurreikuspenaren arabera. Aurreko hiruhilekoarekin konparatuz gero, hazkundea hamarren bat txikiagoa izan da. Gainera, 2016an Espainiako barne produktu gordina % 2,7 haziko dela iragarri du.

BBVAren ekonomia hazkunde aurreikuspenak Espainiako gobernuak egindakoak baino apalagoak dira; izan ere, ekonomia % 3,3 haziko dela iragarri du Gobernuak eta % 3,2 igoko dela, ostera, BBVAk. 2016ra begira, ostera, % 3ko hazkundea iragarri du Gobernuak.

Espainiako egoerari buruz BBVAk egindako txostenaren arabera, badago gastu publikoa murrizteko tartea oinarrizko zerbitzuen hornidurari kalterik egin gabe. Halaber, hainbat erreforma egitea beharrezkoa dela iritzi dio BBVAk, batez ere, diru bilketa handitzeko eta zor publikoa murrizteko.

Bestalde, administrazio publikoen defizita % 4,5ekoa izango dela aurreikusi du eta 2016koa, ostera, % 3koa. Espainiako gobernuaren datuen arabera, berriz, % 4,2koa izango da defizita 2015ean eta % 2,8koa 2016an.

BBVAren txostenari erreparatuz gero, hazkunde tasa % 3aren ingurukoa izango da datozen hiruhilekoetan eta 500.000 enplegu berri sortuko dira batez beste 2015ean eta 2016an. Ildo horretan, urte amaieran langabezia tasa % 22,2koa eta 2016 amaieran % 20,5ekoa izango dela adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X