'Ziklo ekonomikoz aldatzeko' aurrekontuak aurkeztu ditu Arabak
2016ko foru aurrekontu proiektua aurkeztu du gaur Ramiro Gonzalez (EAJ) Arabako ahaldun nagusiak. Guztira, 438,2 milioi euro, aurten baino % 3 gehiago. Susperraldi ekonomikoari laguntzeko “ziklo aldaketa” bat gertatzea espero du Gonzalezek.
Ramiro Gonzalezen foru Gobernuak aurkeztutako lehen aurrekontu egitasmoa da. EAJko eta PSE-EEko ordezkariek proiektua onartu dute gaur, Diputatuen Kontseiluan. Egitasmoa Arabako Batzar Nagusien eskuetan geratuko da orain. Foru Exekutiboa babesa lortzen saiatuko da aurrerantzean.
EAJk eta PSE-EEk 18 batzarkide dituzte; ondorioz, beste talde baten babesa behar dute gehiengo sinplea (26) lortzeko. Negoziazioei dagokionez, momentuz “akordiorako borondate argiena” azaldu duen taldea EH Bildu dela adierazi du Arabako ahaldun nagusiak, baina elkarrizketa “konplexua eta luzea” izaten ari dela onartu du.
Gonzalez: "Arabak behar duen aurrekontua da"
Susperraldi ekonomikoa eta lanpostuak sortzea lehentasuna direla azaldu du Gonzalezek prentsaurrekoan. “Arabak behar duen” aurrekontua dela azpimarratu du.
Hala, ekonomia eta enplegua bultzatzeko 18,2 milioi euro bideratuko dituzte, foru Exekutiboaren lehentasunak baitira.
Guztira, 2.282,5 milioi dira, baina Estatuari eta Eusko Jaurlaritzari egindako ekarpena kenduta, 438,2 milioitan geratzen da, aurten baino % 3 gehiago. Aurtengo kontuak luzatu behar izan zituzten iaz.
Zergen bidez diru gehiago biltzea espero du Aldundiak: 2.104,4 milioi euro, aurten baino % 4,6 gehiago, hain zuzen ere.
“Euroa heldu zenetik zorrik txikiena"
Gainera, 6,3 milioi zorpetzea espero du foru Gobernuak, “euroa heldu zenetik kopururik txikiena”, goraipatu du Gonzalezek. Aurtengo zorra 16,36 milioikoa da.
Bestalde, datorren urtean 184,2 milioi izango ditu Gizarte Ongizate Institutuak xahutzeko, % 4,5 gehiago. Dependentzia Legeak ia 21 milioi izango ditu, Genero Indarkeriaren aurkako Planak milioi bat baino gehiago eta kooperazio politikek % 0,7a gaindituko dute. Bestalde, errepideak finantzatzeko 24,5 milioi aurreikusi ditu egitasmoak.
Zure interesekoa izan daiteke
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.