LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gastronomia Baskako langile 'guztiek' egin dute bat grebarekin

ELAk eta LABek lau eguneko greba deialdia mantentzea erabaki dute.
MAM-eko argazkia: jangela_
18:00 - 20:00
Bizkaiko 44 ikastetxeko jantoki, zerbitzu gabe

ELAk eta LABek eutsi egin diote lau eguneko greba deialdiari hainbat ikastetxetako jantokietan zerbitzu ematen duen Gastronomia Baska enpresan.

Gaur lehen greba eguna egin dute, eta langile guztiek egin dute bat deialdiarekin, gutxieneko zerbitzuak egin behar zituztenak salbu, LABek azaldu duenez.

Gastronomia Baskak sukaldeko, banaketako, behaketako eta bulegoko langileak kaleratzeko erregulazio txostena aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzaren azken konkurtsoan ez zuelako lortu esleipena.

Horren ondorioz, konpainiak utzi egingo dio egunero 7.000 menu prestatzeari eta banatzeari.

Jaurlaritzak ikastetxeek eurek kontratatutako lanpostuen subrogazioa baino ez du aurreikusten, eta ez azpikontratatutako enpresen langileena.

Hori horrela, ELAk eta LABk Gastronomia Baskako langileekin lan poltsa bat sortzea proposatu dute, eta kaltedunek onartu egin dute.

Hezkuntza Sailak konpromisoa hartu du esleipena lortu duten enpresei lan poltsa hori erabiltzea eskatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Denis Itxasok EH Bilduko ordezkariak hartu ditu etxebizitza arloko krisiaren inguruan hitz egiteko

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua, Denis Itxaso, eta EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, Pello Otxandiano, ostiral honetan bildu dira Eusko Legebiltzarrean, etxebizitzaren krisia eta etxebizitza arloko politikak aztertzea helburu. EH Bilduk Posible 30K ekimena aurkeztu dio bertan sailburuari; etxebizitzaren arloko bere proposamenak jasotzen dituena. Etxebizitza sailburuorde Miguel de los Toyos eta EH Bilduren Programa idazkari Nerea Kortajarena ere izan dira bileran.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X