Makroekonomia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ekonomia % 2,8 hazi da 2015ean, eta enplegua % 1,7

Lehen sektoreak % 7,4 gora egin zuen, zerbitzuak % 3 hazi ziren eta industria % 2,7.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Euskadiko BPGk % 2,8 gora egin zuen 2015ean. Era berean, enpleguak % 1,7 gora egin zuen, Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) datuen arabera.

BPGk bilakaera positiboa izan du lurralde historiko guztietan. Konkretuki, Araban eta Bizkaian % 2,8 hazi zen, eta Gipuzkoan % 2,7. 2015ean sektore guztiek gora egin zutela nabarmendu du Eustatek, eraikuntzak izan ezik (% 0,0).

Lehen sektoreak % 7,4 gora egin zuen, zerbitzuak % 3 hazi ziren eta industria % 2,7. Sektore guztiek iazko hazkundea gainditu dute.

Bestalde, barne eskariak % 2,6 gora egin zuen. Lanaldi osoko lanpostuek bilakaera positiboa izan zuten; izan ere, % 1,7 gora egin zuten.

Enpleguaren gorakadarik handiena zerbitzuetan gertatu zen; izan ere, % 2,5 gora egin zuen, 2014ko batez bestekoarekin alderatuta. Lehen sektorean ere gora egin zuen enpleguak (% 1,1). Industrian (% -0,4) eta eraikuntzan (% -0,3), ostera, behera egin zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote.  Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X