Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
OGasunaren datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiak 446,7 milioi euroko iruzur fiskala azaleratu zuen iaz

Diru horretatik, % 70 dagoeneko berreskuratu dute.
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia. EFE
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia. EFE

Bizkaiko Aldundiak 446,7 milioi euroko iruzur fiskala azaleratu zuen iaz. Milioi horietatik, erdiak BEZaren likidazioetan atzeman zituzten; % 26, elkarteen gaineko zergan; eta, % 12, PFEZ eta ondasunen gaineko zergan.

Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak eta Aitor Soloeta zuzendariak Aldundiaren planaren balantzea aurkeztu dute gaur.

Horien esanetan, Iruzur Fiskalaren aurkako Planak iaz atzemandako iruzurra 2014koa baino 77 milioi euro txikiagoa izan da.

Iruarrizagak azaldu duenez, Ogasunak atzemandako iruzur "guztia" berreskuratu nahi du. Horren ildotik, % 70 dagoeneko bildu dutela zehaztu du.

Bestalde, Ogasun departamentuak 13 delituren berri eman zion iaz Bizkaiko Fiskaltzari. Orotara, 14,7 milioi euroko iruzurra.

Delitu horien artean, 9 Ogasunaren aurkakoak izan ziren, eta beste lauak agiri faltsutzeak eta ondasun lapurretak izan ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X