Balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cebek: 'Gobernu sendo bat izan ezean, inbertsioak geldituko dira'

Patronalak esan du 2016a urte ona izango dela Bizkaian. Horrez gain, kritikatu egin du 2017ko lan-egutegian normalean baino zubi gehiago izatea.
18:00 - 20:00
2016an, %2,5eko hazkunde ekonomikoa izango da Bizkaian eta Euskadin

Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa (Cebek) kezkatuta agertu da urtebete igaro daitekeelako Espainian "gobernu sendo bat" izan gabe, eta horrek enpresa handien inbertsioak gelditzea ekarriko duela ohartarazi du.

Cebeken urteko batzarraren bezperan, Iñaki Garcinuño presidentea eta Francisco Javier Azpiazu idazkari nagusiak agerraldia egin dute Bizkaiko egoera ekonomikoa azaltzeko.

Patronalaren iritzian, 2016a urte ona izango da Bizkaia. Ekonomiaren gorakada % 2,5ekoa izango dela aurreikusi dute, iaz baino apur bat gutxiago (% 2,8). Enpleguari dagokionez, 8.000 lanpostu inguru sortuko direla espero dute. Industria sektorean, urteko lehen hiruhilekoan, jada 1.000 lanpostu sortu direla jakinarazi dute.

Hazkuntza “garrantzitsua” dela azpimarratu dute eta, ondorioz, “komunikabideetan irakur daitezkeen diskurtso katastrofistak” ekiditeko eskatu dute. Nolanahi ere, patronalak aitortu du kezkatuta dagoela Espainian gobernurik osatu ez delako eta egoera hori luzatzeko arriskua dagoelako.

Lan-egutegiari, kritikak

Bestalde, Cebekek 2017ko lan-egutegia kritikatu du, normalean baino “zubi” gehiago izango dituelako. “Horrek ez du ekonomia suspertzen lagunduko; lauzpabost egunetako geldialdiek enpresetako jarduera eteten dute”, erantsi du.

“Dagoeneko mahai gainean jartzen ari diren” lan-egutegiak “jarduera ekonomikoari laguntzen” ez diola ohartarazi du Garcinuñok.

Gaia “segur aski” EAEren “eskumenetatik at” dagoela onartu du enpresaburuak, baina “lanaldiekin batu” beharko litzatekeela erantsi du.

“Lan-egutegia lanaldiarekin batu eta galdutako lan-egunak murrizteko neurriak hartzea ezinbestekoa da”, gaineratu du.

, gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X