'BREXIT'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Brexit'ak Erresuma Batua ahulduko lukeela diote Europako enpresariek

Europako pisuzko 51 enpresari batu dira oraingoan 'brexit'aren aurrean Erresuma Batuak eta Europar Batasunak izango lituzketen zailtasunez ohartarazteko.
David Cameron Brexit Reino Unido UE Erresuma Batua. EFE
David Cameron Brexit Reino Unido UE Erresuma Batua. EFE

Europako pisuzko enpresariek hedabide britainiarretan zabaldu duten txosten batean, ‘brexit’aren arriskuaz ohartarazi nahi izan dute Erresuma Batua.

Erreferendumerako hilabete baino gutxiago falta denean, "The European Round Table of Industrialists"eko 51 enpresa zuzendari batu dira britainiarrei ohartarazpen hau egiteko. Europako industria eta teknologia sektoreko enpresa multinazionalen goi karguek, tartean Shell, Vodafone eta  Rolls-Royce enpresetakoak, argi erakutsi dute ekainaren 23an britainiarrek Europar Batasunaren barruan jarraitzeko erabakia hartu beharko luketela.

Enpresari hauen ustez, erreferendumean ‘brexit’ak irabazten badu, atzerapauso bat izango da, izan ere, Europaren batasunak soilik bermatzen ditu inbertsioak eta lanpostuak sortzea.

“Europar Batasuna ahulagoa izango da Erresuma Baturik gabe eta, Erresuma Batua ere, ahulagoa izango da Europar Batasunik gabe”, adierazten dute txostenean.

Maiatzaren hasieran, Erresuma Batuko enpresa garrantzitsuenetako enpresariek ere beste txosten bat sinatu zuten ‘brexit’aren aurka eta, batasunaren alde.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAErako zerga turistikoa onartzeko aurreproiektua, martxan: eguneko 7,5 eurorainokoa izan daiteke

Egonaldi turistikoen gaineko zerga udarako indarrean izatea aurreikusten dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek. Hori bai, udalerri denetan ez da aldi berean indarrean sartuko, batzar nagusiek zerga onartu eta foru araua lurralde bakoitzeko agerkari ofizialetan argitaratu ostean, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako udal-ordenantzak egokitzeko. Udalerri bakoitzari dagokio zerga kobratzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X