Merkealdia Interneten
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur da eDayren udako merkealdia

% 80ko deskontuak ikusi ahal izango dira online dendetan egindako erosketetan, Espainiako Interneteko merkealdiaren egunean.
Erosketak online
Erosketak online

Bosgarren urtez, eDayk (Espainiako Interteneko merkealdien eguna) bere udako merkealdia aurreratu du eta deskontu handiak ikusi ahal izango dira sektore ezberdinetako online denda askotan.

Kupoi eta % 80ko deskontu ugari izango dira gaur, astelehena, ekainak 13, eDayren webgunean. Aurten, 350 marka ezberdinen 4.300 produktu izango dira salgai, besteak beste, moda, bidaiak, elektronika, apaingarriak, kirolak, osagarriak eta elikadura arloetakoak.

Parte-hartzaileen artean, Perfumenvio, Kiabi, El Armario de la Tele, Douglas, KLM, HP, Mustang, Toys'R'us, G-Star, Pompeii, Swarovski eta Clicktime izango dira aurten.

Ekimenak merkataritza elektronikoa sustatzea du helburu, eta AEBn egiten den ‘cibermonday’ ekimenaren antzekoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X