Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat hil da Abanto Zierbenan izandako lan istripu batean

Ur-ponpa bat lehertu da El Campillo industrialdeko Emica Bombas enpresan, eta eztandak bete-betean harrapatu du 47 urteko behargina.
18:00 - 20:00
Langile bat hil da Abanton, lan istripu batean

Zallako 47 urteko gizonezko bat hil da gaur Abanto Zierbenako enpresa batean izandako lan istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Zorigaiztoko ezbeharra 08:05 aldera jazo da El Campillo industrialdeko Emica Bombas lantegian.

Enpresako iturriek jakinarazi dutenez, behargina ur-ponpa bati kalitatezko probak egiten ari zen, eta bat-batean eta oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko, eztanda egin du. Piezetako batek langilearen buruan jo du, eta bertan hil da. Osalanek ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Leherketa entzun duen herritar batek deitu du 112 telefonora. Larrialdi zerbitzuak heldu direnerako, baina, haren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

ELA sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Emica Bombas enpresako langileek lanuztea egingo dute ostiralera arte. Horrez gain, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta, elkarretaratzea egingo dute ostegunean (11:00) lantegiaren atarian.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X