Lehia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko bi enpresa zigortuta, AVEko kontratuak elkarbanatzeagatik

Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak isuna jarri die Amurrio Ferrocarril eta Jez Sistemas Ferroviarios enpresei, biak arabarrak, kontratuak elkarbanatzeagatik.
ADIFeko 14 langile atxilotu zituzten ekainean, 83 milioiko gainkostuekin lotuta. Argazkia: EFE
ADIFeko 14 langile atxilotu zituzten ekainean, 83 milioiko gainkostuekin lotuta. Argazkia: EFE

Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak (CNMC) 5,64 milioi euroko isuna jarri die lau enpresei, hamabost urtez Adifek eskaini zituen AVEaren lineak ekoizteko kontratuak eskuratu eta euren artean banatu zituztelako. Euskaldunak diren bi enpresa daude horien artean.

Halaber, konpainia horietako bederatzi zuzendari zigortzea aztertzen ari dira, guztira 65.000 eurorekin.

Zigortu dituzten enpresa euskaldunak Amurrio Ferrocarril eta Jez Sistemas Ferroviarios dira, biak arabarrak. Beste biak, Talleres Alegria eta Duro Felguera dira.

Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak frogatutzat eman du zigortu dituen enpresek informazioa elkartrukatu zutela hamabost urtez, 1999ko uztailetik 2014ko urrira arte, Adifek egindako lehiaketa publikoen kontratuak bereganatzeko eta trenbideen horniketaz beraiek arduratzeko.

Horrez gain, prezioak eta merkataritzarekin zerikusia zuten beste baldintza batzuk adosten zituztela ere aztertu dute. Alde horretatik, ikerketak dio mota horretako portaeren helburu nagusia konpetentzia kanporatzea zela.

Horregatik, Jose Maria Marin Quemadak zuzentzen duen organismoak azaltzen du enpresa horiek interes publikoari kalte egiten diotela. Izan ere, lehiaketa publikoan ezarri zituzten prezioak aldez aurretik adostu zituztenez, prezio horiek nahi beste puzteko aukera izan zuten. Aldiz, euren arteko lehia benetakoa izango balitz, adjudikazioen prezioak baxuagoak izango lirateke.

Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak jakinarazi duenez, ikertutako epe horretan Adifek eskainitako 52 kontratuetatik % 74 bereganatu zituzten zigortu dituzten enpresa horiek.

Portaera horrek kalte egin zien Bartzelona, Levante edo Valladolideko AVEaren obrei.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X