Aurreakordioa lortuta, amaitu da Bilboko Arte Ederren Museoko greba
Bilboko Arte Ederren Museoko arreta zerbitzuko langileek onartu egin dute sindikatuek, enpresak eta museoaren patronatuak adostutako aurreakordioa. Horrenbestez, amaiera eman diote duela 41 egun hasi zuten grebari.
Aurreakordio horren arabera, langileen soldata igoera urtez urte egingo dute, 2019an % 100a kobratu arte. Egun, 10.500 euro gordin jasotzen dituzte urtean, eta 20.500 euroko ordainsaria kobratuko dute 2019an, EFE albiste-agentziak iturri sindikalak aipatuta zabaldu duenez.
Era berean, lan-hitzarmen bat negoziatzea eta konpainia esleipenduna aldatuz gero subrogazio eskubidea aitortzea adostu dute hiru aldeek.
Beharginen ordezkariek agerraldia egingo dute bihar aurrekordioaren xehetasunak emateko.
Hori dela eta, Bilboko Arte Ederren Museoak asteazken honetan (uztailak 20) irekiko ditu ateak berriro.
Zure interesekoa izan daiteke
Balenciaga ontziolako langileek atzera bota dute Abu Dhabi Ports talde arabiarraren azken eskaintza
Pasa den azaroaren 30ean, Balenciaga ontziolak salerosketa akordioa sinatu zuen aipaturiko inbertsio talde arabiarrarekin, 11,2 milioi euroren truke. Salerosketa ixteko, ordea, ezinbesteko baldintza da langileekin akordioa lortzea. Antza denez, langileen erosahalmena bermatuko luketen soldatak dira akordiorako korapilo nagusia.
Talgoren erosketaren ondoren, partzuergoko kideek Rivabellosako fabrika bisitatuko dute
Imanol Pradales lehendakaria eta Jose Antonio Jainaga enpresaria buru zirela, akziodun berriek Talgo enpresak Rivabellosan dituen instalazioak bisitatu dituzte. Denek uste dute operazioa funtsezkoa izan dela enpresaren jarduera eta enplegua sendotzeko, eta etorkizun oparoa iragartzen diote tren-enpresari.
Petronorreko greba bertan behera, enpresak bide judizialari uko egin ostean
Sindikatuek bertan behera utzi dute greba mugagabea, zuzendaritzarekin adostuta, 83 eguneko lanuztearen ondoren.
Europa osoko nekazariek Brusela hartu dute politika bateratuaren eta Mercosurrekiko akordioaren aurka protesta egiteko
Lehen ordutik, milaka traktorek eta nekazarik hiriko auzo europarra blokeatu dute, Europar Batasuneko erakundeen politiken aurka protesta egiteko. Poliziarekin ere istiluak izan dira. Europako nekazaritza-sektorea kontuan hartzeko eta kalterik ez egiteko eskatu dute.
EAEko ekonomiaren hazkundea % 2,1ekoa izango da datorren urtean, Confebasken arabera
Confebaskek aurreikusten du BPGa % 2,1 haziko dela 2026an Euskal Autonomia Erkidegoan, nahiz eta egun dauden "arriskuek" % 1,7 eta % 2,6 arteko tartean egotea eragin dezaketen. Inbertsioan eta enpleguan dinamismo txikiagoa izatea espero du Confebaskek.
Bizumen gaineko kontrol gehiago izango dira 2026an, baina profesionalei eta enpresaburuei eragingo die soilik
Zerga Agentziak ordainketa digitalei buruz jasotzen duen informazioa indartuko du 2026tik aurrera, Bizumekin egindako eragiketak barne, baina neurria jarduera ekonomikora mugatuko da eta ez du eraginik izango partikularren arteko trukeetan.
Abereak txertatzearen aldeko eta kontrakoak daude gurean, horrek ondorio ekonomikoak izan ditzakeelako
Nafarroako Gobernuak behi, zezen eta txekor guztiak txertatu nahi ditu, eta horren alde agertu da sektorea ere. EAEn, aldiz, hainbat abeltzain horren kontra agertu dira, txertoa jarriz gero, haragiaren prezioan eragina izango duelakoan. Alabaina, kasu bakar bat agertuko balitz, etxaldeko abelburu guztiak sakrifikatzea eragingo luke.
Medikuen sindikatuek ez dute onartu Osasun Ministerioaren azken eskaintza, eta negoziazio mahaia utzi dute
CESM eta ASM zentralek elkarrizketa "dinamitatzea" leporatu diote Osasun Ministerioari. Mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri dute.
Nekazarien protestek jarraitzen dute Ipar Euskal Herrian eta Frantzia osoan, dermatosi nodularraren auzia nola kudeatu den eta Mercosurren ituna salatzeko
Dozenaka nekazarik hainbat autobide moztu dituzte Frantziako Estatuan, tartean A-63a, Hego Euskal Herriko mugan.
ELAk, LABek eta Steilasek sektore publikoan euskaraz lan egin eta zerbitzua euskaraz emateko eskubidea bermatzeko eskatu dute
Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren aurrean, alderdiei zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta arreta jasotzeko bermeak emango dituen lege bat exijitu diete. LABek EAJri eskatu dio ausarta izan dadin EH Bilduren proposamena babesteko. ELAk ere uste du EH Bilduren proposamena jeltzaleena baino hobea dela.