Negoziazio kolektiboa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Confebaskek, CCOOk eta UGTk akordioa sinatuko dute gaur

Akordioa sinatzeko, Elkarrizketa Sozialerako Mahaia 12:00etarako deitu du Eusko Jaurlaritzak Gasteizen. Itunak ez du gehiengoa duten ELA eta LAB sindikatuen babesik izango.
Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentea eta Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: @Confebask
Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentea eta Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: @Confebask

Confebaskek, CCOOk eta UGTk sektore negoziazioa eta EAEko hitzarmenak blindatzeko akordioa sinatuko dute gaur, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren markoan eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, negoziazioaren iturriek baieztatu dutenez.

Elkarrizketa Sozialerako Mahaia 12:00etarako deitu du Eusko Jaurlaritzak Gasteizen, akordioa sinatzeko. Itunak ez du gehiengoa duten ELA eta LAB sindikatuen babesik izango.

Euskadiko patronala, CCOO eta UGT aspalditik ari ziren akordioa lantzen. Gasteizko Exekutiboak bitartekaritza lanak egin ditu aldeen artean, egoerari konponbide bat ematen saiatzeko, batez ere lan erreformaren oztopoa kontuan hartuta.

Euskadiko lan-baldintzak direla-eta, behin baino gehiagotan agertu du kezka Eusko Jaurlaritzak; izan ere, ultraktibitatea galdu ondoren, kasu askotan, hitzarmenak baliorik gabe geratu dira, eta langileak Estatuko hitzarmen “okerrago” batzuen babespean daude orain.

Azken asteetan areagotu egin dira eragileen arteko harremanak, eta agiri gehiago eman dizkiote elkarri, batzuen eta besteen proposamenak aztertzeko.

Azkenik, CCOOk, UGTk eta Confebaskek jarrerak hurbildu dituzte, eta, ondorioz, akordioa sinatuko dute ostiral honetan, Euskadiko sektore negoziazioa bultzatzeko. Guztia Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Hala ere, ELA eta LAB sindikatu abertzaleek horrekin bat-egitea nahiko luke Exekutiboak.

Tomas Arrieta Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen hitzetan, “EAEko hitzarmenak babesteko akordio bat ona da”, baina “ELAk eta LABek bat egiten ez badute, akordioak ez du eraginkortasunik izango”, eta, ondorioz, “ez da derrigorrezkoa izango”.

Muñoz: "Gobernu demokratiko batek hauteskunde sindikaletako emaitzak errespetatu beharko lituzke"

Gutxiengo sindikalarekin adostutako akordioei lehentasuna emanda, “arau demokratikoak mespretxatzea oso larria” dela ohartarazi dio Adolfo Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzari, eta negoziazio kolektiboan “bidezidor antidemokratikoekin kontuz ibiltzea” eskatu du.

Muñozen ahotan, “gobernu demokratiko batek hauteskunde sindikaletako emaitzak errespetatu beharko lituzke”; izan ere, ELAk eta LABek ordezkari sindikalen ia % 60 dituzte EAEn.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X