EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esportazioek % 1,3 egin dute gora Euskadin

2016ko lehen seihilekoan EAEn egindako esportazioen datuak eman ditu jakitera gaur Eustatek. Horren arabera, Araban % 20,6 hazi dira esportazioak.
Industria
Industria

Esportazioak % 1,3 hazi dira 2016ko lehendabiziko seihilekoan, 10.946 milioi euroraino iritsi baita, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) gaur jakitera eman duenez. Araban izan da gorakadarik handiena; lurralde horretan, % 20,6 egin dute gora esportazioek.

Inportazioek, berriz, iazko datuekin alderatuta, % 8,6 egin dute behera. Orotara, 7.635 milioi euroko inportazioak egin dira.

Hala, lehen seihilekoak utzitako merkataritza-saldo garbia positiboa izan da EAEn, 3.311 milioiko superabitarekin, duela urtebete baino 857 milioi euro gehiago.

Eustatek nabarmendu duenez, bestalde, azken zortzi urteotan EAEko esportazioen egitura eta izaera aldatu egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; metalek eta manufakturek pisua galdu dute, eta esportazioen % 28,8 izatetik % 21 izatera igaro dira. Garraiorako materialen esportazioak, aldiz, gora egin du nabarmen, % 21,6tik % 29,5era.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X