Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bertan behera utzi dute Euskotreneko greba Gipuzkoan

Enpresak "inolako azalpenik eman gabe lanuztea legez kanpokotzat jotzeko mehatxu egin ostean" erabaki dute langileek greba bertan behera uztea.

Euskotreneko makinistek urrian eta azaroan, Gipuzkoan, egin behar zituzten lanuzteak bertan behera geratu dira, “horretarako berme eta segurtasun juridiko nahikorik ez dagoelako”.

Euskotreneko langileek ohar baten bidez azaldu dutenez, enpresak greba “legez kanpokotzat jotzeko mehatxu” egin die, “inolako argudiorik eman gabe”. Horrenbestez, eta badaezpada, lanuztea bertan behera uzteko erabaki hartu dute.

Hala ere, “honek guztiak grebarako eskubidea eta askatasun sindikala baldintzatzen du”, ohartarazi dute.

Gipuzkoako Euskotreneko makinistek lanuzteak deitzea erabaki zuten, langile gehiago kontratatzea exijitzeko; izan ere, Hendaia-Lasarte eta Amara-Zumaia tren-zerbitzu berrien ondorioz lan-karga handitu egin baita.

Ildo horretan, enpresa-batzordeak azpimarratu du “arazoak konpondu gabe” jarraitzen dutela, lanuzteak bertan behera utzi badituzte ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X