Zamaketariek bertan behera utzi dituzte grebaren lehenengo bi egunak
Portuetako zamaketarien sindikatuek bertan behera utzi dituzte greba egiteko deitu zituzten bederatzi egunetatik bi, martxoaren 6a eta 8a. Gobernuak aurreko ostiralean onetsi zuen sektorearen erreforma Kongresuak hurrengo ostegunean onartuko duen edo ez jakiteko zain daude.
Erreformak talde parlamentarioen babesa ez duela eta Maersek, munduko ontzi-enpresa handienetariko batek, greba egiten bada bere itsasontziak desbideratuko dituela jakin eta gero hartu dute erabakia.
Violeta Bulc Europako Garraio komisarioak gutun bat bidali dio Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroari. Bertan, Espainiako Gobernuak onetsi duen erreforma Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak eskatzen duenarekin bat egiten duela esan dio, eta Kongresuak berehala onar dezala eskatu dio.
Antolin Goya Itsasoko Langileen Estatuko Koordinatzaileen buruaren esanetan, Ministroen Kontseiluak onartutako errege dekretuaren aurrean PSOEk eta beste talde parlamentarioek erakutsi duten jarrerak elkarrizketa eta negoziazioa bultzatzeko beste aukera bat ematen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jainagak 2026a urte "katastrofikoa" izango dela aurreikusi du, gerrak eragindako krisi energetikoagatik
Ekialde Hurbileko gerrak beste krisi energetiko bat ekarri du, eta enpresariek ez dute uste laster amaituko denik. Horregatik, neurri "azkarrak eta sendoak" eskatu dituzte, hala nola zergak jaistea eta mendekotasun energetikoa murriztuko duten alternatiben alde egitea.
Energiaren Nazioarteko Agentziak 400 milioi petrolio-upel aterako ditu merkatura erreserba estrategikoetatik
Neurri horren helburua da Ormuzeko itsasarteko blokeoak eragindako petrolio-eskaintzaren galera konpentsatzea.
Zer dira IEAren erreserba estrategikoak eta nola erabil litezke krisi honetan?
Energiaren Nazioarteko Agentziako (IEA) kide diren herrialdeek petrolio erreserba estrategikoak dituzte krisi egoerei aurre egin ahal izateko, bereziki, horniduran etenak daudenean. Orain, erreserba horiek erabiltzea onartu du agentziak, Ekialde Hurbilean piztutako gatazka dela eta, merkatuari lasaitasun mezu bat igorri eta presioa jaisteko.
Tubos Reunidosen Amurrioko lantegian greba mugagabea deitu dute martxoaren 16tik aurrera
Lanuztea martxoaren 15eko gaueko txandan hasiko da ofizialki (22:00etan), baina egun horretarako lau orduko lanuztea ere bazegoen deituta aurreko deialdi batean. Hala, igande arratsaldeko 18:00etatik aurrera geldituko litzateke planta.
Angulariek ohartarazi dute jarduera debekatzeak legez kanpoko arrantza areagotzea ekarriko duela
Euskadiko Angularien Elkarteak Eusko Legebiltzarrean salatu duenez, angula-arrantza profesionala debekatzeak ondorio kaltegarriak izan ditzake, arrantzaleek ibaien zaindari gisa jarduten dutelako, eta isurketak, espezie inbaditzaileak eta legez kanpoko harrapaketak detektatzen laguntzen dutelako.
Osakidetzak ekainean egingo ditu 2023-2025 lan-eskaintza publiko bateratuko lehen azterketak
Eusko Jaurlaritzak martxoan zehar argitaratuko ditu deialdiaren bederatzi kategorien oinarri espezifikoak; guztira, 5.425 plaza daude, horietatik 2.160 berriak dira.
Ekialde Hurbileko gatazkak piztutako ziurgabetasunaren aurrean nola jokatu aztertzeko bilduko da gaur Industria Defendatzeko taldea
Zamudioko Parke Teknologikoan egingo dute bilera, eta bertan izango dira Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak, enpresak, klusterrak eta hainbat eragile. Energiaren prezioen gorakadak euskal industrian izan dezakeen eragina aztertzea eta neurriak lehenbailehen hartzea izango dute helburu.
Mercedesen VLE berria Gasteizen fabrikatuko dute
Mercedes Benzek monobolumen VLE ibilgailu berria aurkeztu du astearte honetan Stuttgarten (Alemania). Erabat elektrikoa da, eta Gasteizko lantegian egingo dute.
Bizkaia Crowdlending: Bizkaiko enpresa txikiek diru iturri gehiago izan dezaten finantzaketa sistema berria
Bizkaiko enpresa txikiek diru iturri gehiago izan dezaten finantzaketa sistema berri bat jarri dute martxan Foru Aldundiak eta Elkargik. Herritarrek aukera izango dute enpresa txikiak arriskurik gabe finantzatzeko. Izan ere, ekarpenek Elkargiren berme osoa izango dute.
Brentaren prezioa 90 dolarretik jaitsi da, agintariek Irango Gerrari buruz egindako adierazpenen ondotik
Bezperan, petrolio upela 120 dolarrera iritsi zen, baina Trumpek Irango gerra "ia amaituta" zegoela esan ostean, prezioek beheranzko bideari ekin zioten eta 86 dolarren bueltan geratu da. Gas naturalaren eta elektrizitatearen merkatuak ere lasaitzen ari dira; gasa ia % 9 jaitsi da eta elektrizitatearen prezioa % 24 murriztuko da asteazkenean.