Brentaren prezioa 90 dolarretik jaitsi da, agintariek Irango Gerrari buruz egindako adierazpenen ondotik
Bezperan, petrolio upela 120 dolarrera iritsi zen, baina Trumpek Irango gerra "ia amaituta" zegoela esan ostean, prezioek beheranzko bideari ekin zioten eta 86 dolarren bueltan geratu da. Gas naturalaren eta elektrizitatearen merkatuak ere lasaitzen ari dira; gasa ia % 9 jaitsi da eta elektrizitatearen prezioa % 24 murriztuko da asteazkenean.
Brent petrolioak behera egin du etengabe asteartean. Arratsaldeko lehen orduan 90 dolarreko muga psikologikoa igaro du, Irango gerraren amaiera gertu egon daitekeela iradokitzen duten adierazpenen ondoren.
Mezu kontrajarriak bidaltzen dituen arren, AEBko presidente Donald Trumpek astelehenean adierazi zuen Irango gerra "ia amaituta" dagoela. Gainera, G7ko herrialdeak petrolio erreserbak askatzeko prest agertu dira, prezioak egonkortzeko helburuarekin.
Ormuzko itsasarteko trafikoari dagokionez, Saudi Arabiako Aramco petrolio konpainiaren zuzendariak adierazi du egun gutxi barru has daitezkeela petrolioa Itsaso Gorritik petrolioa esportatzen. Hala, Ormuzko itsasartetik barik Suezko kanaletik Mediterraneora igaroko lirateke euren ontziak.
Adierazpen horien guztien ondorioz, lehengaien merkatuak apur bat baretu dira. Brent petrolioaren kasuan egunak gorabehera batzuk izan ditu, eta maiatzean entregatzekoak diren upelen salneurriak saltoka ibili dira: une batzuetan prezioa 95 dolarreraino igo da eta beste batzuetan 86 inguruan kokatu da. Zenbateko horretan gelditu da 18:00ak inguruan.
Astelehenean 98,96 dolarretan amaitu zuen jardunaldia merkatuak, beraz, eguneko prezioaren beherakada % 12 ingurukoa izaten ari da. Hala ere, asteleheneko unerik altuenean ia 120 dolarrera iritsi zen, 2022ko otsailean Ukrainako gerra hasi zenetik izan duen preziorik altuena.
Gas naturalaren prezioak ere, behera
Petrolioaren ildo beretik, gas naturalaren prezioak ere behera egin du astelehenarekin alderatuta. Egunaren hasieran jaitsiera handia izango zela ematen zuen, % 16 egin baitu behera.
Saio erdian, ordea, beherako koska ez da hainbestekoa izan: 13:00etan, hilabetera entregatzeko gas naturalaren prezioa % 8,39 jaitsi da Herbehereetako TTF merkatuan (Europan erreferentziazkoa), megawatt orduko (MWh) 48,90 euroraino ordainduta.
Beheranzko bideari ekin badio ere, otsailaren 28an gatazka hasi zenetik % 70 inguruko errebalorizazioa metatu du gasak.
Elektrizitatea % 24 jaitsiko da asteazkenean
Azkenik, argindarraren prezioa ere egunotan baino merkeagoa egongo da asteazkenean. Handizkako merkatuan pool (tarifa arautua edo PVPCa duten kontsumitzaileentzako erreferentzietakoa) izango duen batez besteko prezioa % 24 jaitsiko da. Megawatt orduko 104,03 euro ordainduko da, hiru saiotan goranzko joera izan ondoren.
Beste behin ere, garestiago ordainduko da gaueko tartean, 21:00ak aldera, ziklo konbinatuen sarrera handiagoa izango denean. Une horretan, 250 euroan izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.