Laguntza sozialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artolazabal: 'DBE defendatzeko iruzurra saihestu behar dugu'

Eusko Jaurlaritzak "baliabide guztiekin" erantzun behar duela esan du, eta ikuskatzeak hobetu eta iruzurra kontrolatzeko unitatea sortu.
Beatriz Artolazabal sailburua. Argazkia: EFE
Beatriz Artolazabal sailburua. Argazkia: EFE

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren arabera, gizarte babeserako euskal sistema babestu nahi badugu, ezin ditugu "iruzurreko portaerak" onartu Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan (DBE). Hori dela eta, iruzurraren kontrako unitatea sortzea defendatu du.

Eusko Legebiltzarrean azaldu da Artolazabal, bere sailak martxoan aurkeztutako hamar proposamenak azaltzeko. DBE eta Lanbideko kudeaketaren kontrola hobetzea jaso dute proposamen horien artean;  langileak eta erabiltzaileak hatz-marka bidez identifikatzea eta iruzurraren kontrako talde bat sortzea, besteak beste.

Sailburuaren hitzetan, laguntza sozialetan "portzentaje txikia" du iruzurrak, % 1 ingurukoa da, baina Euskadin "elkartasun eta esfortzu handiz" sortutako babeserako sistema azpimarratu eta babestu nahi badugu, "ezin dira portaera horiek onartu".

Horren harira, Eusko Jaurlaritzak "baliabide guztiekin" erantzun behar duela esan du, eta ikuskatzeak hobetu eta iruzurra kontrolatzeko eta horri aurre egiteko neurriak garatuko dituen unitate bat sortuko dituztela iragarri du. Azken horretan, Lanbideko eta beste sailetako barne-kontroleko unitateak hartuko dute parte, Ertzaintzaren laguntzarekin.

Iragarritako hamar proposamenak Enpleguko Euskal Zerbitzuaren kudeaketa hobetzeko direla azpimarratu du Artolazabalek, eta diru-sarrerak bermatzeko errenta arautzen duen legearen baldintzak ez dituztela aldatzen gaineratu du. Horretarako, proposamena aurkeztuko du Jaurlaritzak maiatzean, eta Legebiltzarreko gehiengoaren babesa lortu nahi du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X