DSBEren murrizketen kontrako gose greba bukatu dute hiru ekintzailek
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) murrizketen kontrako gose greba egiten ari ziren hiru ekintzaileek amaitutzat eman dute Eusko Legebiltzarretik kanporatu ondoren eskainitako agerraldian jakitera eman dutenez. Aurrekontuen eztabaida hasi denean hasi dute protesta, "eskubide sozialetan demokraziaren historiako murrizketarik handiena" salatzeko. Horien ustez, Aurrekontuak onesterakoan gertatu da hori.
"DSBEren kopurua jaitsi dute, hilean 726,47 eurotik 634,96 eurora, 90 euro baino gehiagoko murrizketa", esan du ekintzaile batek, Juan Balmasedak. Horren ustez, "EAJ, PSE eta PPk, bizi ahal izateko DSBE behar dunenen aurrean, aberatsak eta AHT nahi dutenak defendatzea erabaki dute, Madrilera negoziaketak egitera joateko".
"Legebiltzarrak ostiko bat eman die gaur Euskadin pobrezia arriskuan dauden 194.000 pertsonei", esan dute.
Gaitzetsi duten arabera, 2017ko kontuak DSBEn % 7ko murrizketa mantentzen dute eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarako (LGS) % 8ko igoera ez dute onartu. Azken eskaera horretan, gose greba egin duten hemeretzi egun hauetan ordezkari politiko, sindikal eta sozialen babesa jaso dute.
Ordezkari berdinen babesa jaso dute gaur eguerdian ekintzaileek Bilbon egindako agerraldian. Lehenengo Isabel Garcia euskaraz egin du eta ondoren Balmasedak erdaraz. Adierazi dutenez, "murrizketengatik triste, baina gehiago garelako, indartsuagoak eta antolatuagoak gaudelako kontentu gaude". Ildo horretatik, DSBEren hurrengo erreformari aurre egiteko, maiatzean "beste talde aldarrikatzaile bat" sortuko dutela iragarri dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.