Emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Petronorrek 222,4 milioi euroko irabaziak izan zituen 2016an

Bizkaitar findegiaren iazko emaitzak 2015ekoak baino % 12,5 hobeak dira, eta 647 milioi euro ordaindu zizkion Bizkaiko Ogasunari, lurralde osoan guztira bildurikoaren % 10.
18:00 - 20:00
Petronorrek 222 milioi euroko irabaziak izan zituen 2016an

Petronorrek 222,4 milioi euroko irabaziak lortu zituen iaz, 2015ean baino % 12,5 gehiago, gaur, asteazkenarekin, Emiliano Lopez Atxurra bizkaitar findegiaren presidenteak eta Andreu Puñet kontseilari ordezkariak iragarritako datuen arabera.

Findegiaren presidenteak azaldu duenez, enpresaren bolada onaren arrazoiak hauek izan dira: mozkin tarteak hobetu izana, petrolioaren prezioa hazi izana eta ekoizpen prozesua doitu izana.

Atxurraren ustez, emaitza “aski onak” dira eta joera jakin bat indartzen dute, baina lanean jarraitu behar dela islatzen dute.

2016an, 1.274 milioi euro ordaindu zituen Petronorrek zerga bidez, horietatik 674 Bizkaiko Foru Ogasunari; lurralde horretan guztira bildutakoaren % 10, hain zuzen ere. Inguruko udalei 5,2 milioi euro ordaindu zizkien, gainera, zergatan.

Horrez gain, finantza zorra 121 milioi euro txikitu du enpresak, 650 milioi euroan utzi du beraz, eta 28 milioi euro ordaindu ditu dibidendutan 2015. urtera kargatuta.

Azkenik, inbertsioetara 69 milioi euro bideratu ditu 2016an: horien % 11 segurtasunera, % 5 ingurumen hobekuntzetara, % 44 instalazioak hobetzera, % 36 kontsumoak murriztera eta % 4 berrikuntzara.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X