3.346 milioiko aurrekontua aurkeztu du Hezkuntza Sailak, langileen arlora eta inklusio-programetara bideratutakoa nabarmenduz
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 3.346,5 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an, aurtengoa baino % 3 handiagoa. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak astearte arratsaldean aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean bere saileko kontuen proiektua eta hainbat alor nabarmendu ditu, hala nola, langileen alorrean egingo den igoera eta inklusio-programetara, azpiegituretara eta lanbide-heziketako programetara bideratuko den diru kopurua.
Sailburuaren hitzetaln, aurrekontu hauen bidez, "funtsezko zerbitzu publikoak indartu nahi dira, herritarren benetako arazoetan arreta jarriz".
Pedrosak azpimarratu nahi izan du langileei zuzendutako partida % 4,84 haziko da 2025ekoarekin alderatuta. Langileen "lan-baldintzak hobetzeko eta plantillak indartzeko" erabiliko da diru hori. Hala, azaldu du ikasturte honetarako 700 plaza baino gehiago sortu direla ikastetxe publikoetan, hainbat erronkari erantzun ahal izateko; besteak beste, aniztasuna, hizkuntza-premiak, ikasle etorri berrien harrera, errefortzu programak eta lanbide-heziketaren aldeko apustua.
Era berean, inklusio-politiketan eta aniztasunari erantzuteko politiketan 302,5 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten da 2026an, aurreko urtean baino % 5 gehiago. Batik bat baliabide pertsonalak eta materialak indartzeko izango da.
Bestalde, azpiegituretarako partida 130,5 milioi eurokoa izango da. Hezkuntza Eraiki 2030 planaren barruan eraikuntza berriak, hobekuntza-obrak eta ekipamendua egiteko erabiliko da.
2026an zehar, Lanbide Heziketako 2030erako Euskal Estrategia berria ere jarriko da abian. 65 milioi euroko hasierako inbertsioa izango du, baina indarrean egongo den bitartean 325 baino gehiago mobilizatuko direla aurreikusten da..
Beka eta zerbitzu osagarrietarako funtsak 151 milioi eurokoak izango dira 2026an, aurten baino % 9,7 gehiago.
Haurreskolak partzuergoaren finantzaketa 8,6 milioi euro handituko da, % 11,2.
Legebiltzarreko talde parlamentarioen txandan, EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari aurpegiratu dio Hezkuntzako aurrekontuaren igoera 2026rako kontu publikoen igoeraren batez besteko orokorra baino txikiagoa dela. Haien ustetan, horrek adierazten du "ez dela nahikoa" herriak duen "erronka kolosalari aurre egiteko".
Alderdi Popularrak, bere aldetik, euskalduntzera bideratutako aurrekontuaren murrizketa azpimarratu du eta ikasleen baliabideak berritzeko beharra planteatu du.
Azkenik, Sumarrek adierazi duenez, aurrekontu hauek "ez dute eskola publikoa erdigunean jartzen". "Hezkuntza pribatu-kontzertatuak pribilegiozko egoera" izaten jarraitzen duela salatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.