Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zamaketariek eta patronalak bilera dute gaur greba saihesten saiatzeko

Maiatzean eta ekainean zortzi greba egun daude deituta Kongresuak onartu duen erreformaren kontra protesta egiteko.
estibadores_

Zamaketarien sindikatuek eta Anesco patronalak bilera egingo dute astelehen honetan Estatuko portuetan maiatzerako eta ekainerako deituta dauden grebak bertan behera gera daitezen. Zamaketarien sektorea erreformatzeko legearen kontra protesta egiteko deitu zituzten langileen ordezkariek.

Guztira, zortzi dira deitutako greba egunak: lau maiatzean ?hilaren 24, 26, 29 eta 31? eta lau ekainean ?hilaren 2, 5, 7 eta 9a?. Patronalak salatu duenez, dena den, "ezkutuko grebak" egiten ari dira portu gehienetan.

Kongresuak maiatzaren 18an onartu zuen zamaketarien sektorea erreformatzeko lege dekretua. Bi hilabete lehenago, Espainiako Gobernuak egindako beste dekretu bat atzera bota zuen Ganberak. Europako araudia tarteko, karga sektorea liberalizatzeko erreforma egitera behartuta egon da Rajoyren exekutiboa. Sindikatuen arabera, erreformak kolokan jarriko ditu 6.000 zamaketarien enplegua. Nolanahi ere, joan den astean onartutako testua martxoan egindakoa baino hobea dela onartu dute langileek.

Ministerioak % 100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu uharteetara, Ceutara eta Melillara eraman beharreko merkantzia galkor, arriskutsu eta oinarrizkoei lotutako operazio guztietan. Gainerakoan, % 50etik gorako zerbitzuak ezarri ditu.

Albiste gehiago ekonomia

MAM-eko argazkia: caf_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Azkenean CAFen esku geratuko da Belgikako trenbide-sarearekin itxitako 3.500 milioi euroko kontratua 

Enpresa gipuzkoarrak Belgikako trenbideetarako bagoiak egiteko kontratu publiko bat lortu zuen zuen otsailean, 1.700 eta 3.500 milioi euro arteko kontratua, baina, egoitza Belgikan duen Alstom konpainia frantziarrak errekurtsoa aurkeztu zuen.  Hori aztertu duen erakundeak kontratua atzera botatzeko arrazoirik ikusi ez, eta azkenean CAFek esku geratuko da kontratua. 

Gehiago kargatu