Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat zauritu da Bilboko Portuan hormigoi bloke bat gainera jausita

Beharginak zauriak egin ditu beso batean eta hanka batean, eta mutualitatean artatu behar izan dute.

Bilboko Portuko langile bat zauritu da gaur hormigoizko bloke bat gainera jausita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lan istripua 09:00ak aldera jazo da, Superportuan, Santurtzin.

Hormigoizko bloke batzuekin ari zen lanean behargina, eta horietako bat gainera jausi zaio.

Hanka batean eta beso batean egin ditu zauriak, eta mutualitatera eraman behar izan dute artatzera.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X