Mobilizazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko eta Pasaiako zamaketari guztiek bat egin dute grebarekin

Bilboko Portuko langileek Bilbaoestiba eraikinaren parean egin dute elkarretaratzea, aurreko greba egunetan egin duten moduan.
Zamaketariek graba eguna dute gaur. EiTB
Zamaketariek graba eguna dute gaur. EiTB

Bilboko Portuko zamaketari guztiak bat egiten ari dira gaurko deitutako lanuzteekin, sindikatuek jakinarazi dutenez. Geldialdiak egiten ari dira ordu bakoitietan.

Aste honetarako deitutako hiru greba egunetako lehena da gaurkoa. Zamaketari guztiek bat egin dute lanuztearekin, eta lan egiteari utzi diote 09:00etatik 10:00etara, "inolako istilurik gabe".

Orain arteko grebetan egin duten moduan, Bilbaoestiba eraikinaren parean bildu dira zamaketariak, sektorea berritzeko errege-dekretuaren eta ezegonkortasunaren aurkako hainbat pankartarekin. Petardoak jaurtitzeaz gain, bengalak piztu dituzte.

Ondorengo ordu bakoitietan ere, lan egiteari uzteko eskatu diete sindikatuek langileei, baina lanpostuetan gera daitezela, azken asteotan egin duten moduan.

Bilboko Portuko Agintaritzak ez du gutxieneko zerbitzuak bermatzeko ontzirik izendatu. Greba Bilboko Portuan ordezkaritza duten sindikatu guztiek bultzatu dute: CETM, UGT, ELA, LAN eta Kaia BES.

Jarraipena ere erabatekoa izan da Pasaian

Pasaiako portuko zamaketariek ere "% 100ean" egin dute bat gaurko grebarekin. Josean Izquierdo Pasaiako zamaketarien batzordeko presidenteak ohar batean adierazi duenez, lanuzteek ainguratutako hiru ontziri eragin die.

Grebak lehorrean egiten diren lan guztietan ere eragina izan du, Izquierdoren esanetan. Horrez gain, lanuzteak istilurik gabe gabe egiten ari direla berretsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X