Zamaketariek 48 orduko lanuzte gehiago iragarri dituzte
Zamaketariak ordezkatzen dituzten sindikatu guztiek 48 orduko lau lanuzte gehiago iragarri dituzte ekainerako eta uztailaren hasierarako. Oraingoan, baina, ez dira egun osoko lanuzteak izango: ordu bakoitietan egingo dituzte geldialdiak.
Sindikatuek azaldu dutenez, 48 orduko lehen lanuzte partziala ekainaren 26tik 28ra egingo dute, 08:00etatik 08:00etara; bigarrena, ekainaren 29tik uztailaren 1era; hirugarrena, uztailaren 3tik 5era; eta laugarrena, uztailaren 6tik 8ra.
Horrenbestez, portuetako protestak beste bi aste gehiagoz luzatuko dira; izan ere, datorren asteko astelehen, asteazken eta ostiralerako lanuzte partzialak deituta zituzten aurretik.
Bestalde, ostiral honetan patronalak bilera egingo du sindikatuek egindako azken proposamena aztertzeko.