300 lanpostura zabaldu dute Ertzaintzaren 26. promozioko deialdia
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, 300 lanpostu aterako ditu lan eskaintza publikora Ertzaintzaren 26. promozioan, hasieran aurreikusitakoa baino 50 gehiago. Segurtasun Sailaren esanetan, erabaki hori hartzeko arrazoietako bat Rajoyren Gobernuak 26. promozioaren aurka jarritako helegiteak atzerapenak eragin izana da.
2016ko apirilaren 25ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdia. Deialdi horretan 250 lanpostu eskaini ziren. Gainera, hautagai guztiei 1. hizkuntza-eskakizuna eskatzen zitzaien eta 125 lanpostutarako derrigortasun-data beteta izatea eskatzen zen.
Espainiako Gobernuak, aitzitik, Ertzaintzaren 26. promozioaren aurkako helegitea jarri zuen, berritze tasa urratu zela argudiatuta. Hala ere, Espainiako Gobernuak eta EAJk lortutako akordioaren baitan, Ertzaintzaren Lan Deialdi Publikoa aktibatzea adostu zuten eta, ondorioz, Estatuko Abokatutzak helegitea artxibatzea eskatu zuen.
Deialdia argitaratu zirenetik hautaprobak egin direnera arte 13 hilabete igaro dira eta tarte horretan Ertzaintzaren lan-taldean bajak eta erretiroak izan dira. Jaurlaritzatik azaldu dutenez, horrek eragin du lanpostu kopurua gehitzea. Aukera hori jasota dago Ertzaintzaren 26. promozioaren oinarrietan.
Bien bitartean, sarbide probak egiten jarraitzen dute hautagaiek, eta aurreikuspenen arabera, hautaketa-prozesua gainditzen dutenak datorren urrian hasiko dira Arkauteko akademian formakuntza ikastaroak egiten.
Albiste gehiago ekonomia
Metro Bilbaoko makinistek 9 eguneko lanuzteak deitu dituzte uztailaren 30etik abuztuaren 22ra
SEMAF sindikatuak kolektiboa profesionalizatzearen, erantzukizunak eta lanpostuan aurre egin beharreko arriskuak hitzarmenean jasotzea nahi du. Lanuzteak uztailaren 30ean eta abuztuaren 6, 11 eta 13an 12:30etik 16:30era eta abuztuaren 18, 19, 20, 21 eta 22an 21:00etatik 01:00etara egingo dituzte.
Talgoren operazioa "datozen egunetan, uztailean, gauzatzea" espero du Ramiro Gonzalezek
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren arabera, Sidenor buru duen euskal partzuergoak (Finkatuz Eusko Jaurlaritzaren funts publikoak eta BBK eta Vital kutxek ere parte hartzen dute horretan) Talgo erosteko negoziazioei ekin diete berriro azken egunetan, eta "bide onetik doaz". Ildo horretan, operazioa datorren astean edo uztailean gauzatzea espero duela esan du.
Jainagak lankidetza publiko-pribatua defendatu du Talgoren erosketaren testuinguruan
Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak jaso du Joxe Mari Korta 2025 saria, "enpresa-berrikuntzaren alde egindako lanagatik". Bere hitzaldian, Talgo erosteko operazioa aipatu du, eta lankidetza publiko-pribatua defendatu du. Imanol Pradales lehendakariak euskal industriarekin duen konpromisoa eskertu dio.
Jose Antonio Jainagak 2025 urteko Joxe Mari Korta saria jaso du
Jose Antonio Jainagak Imanol Pradales lehendakariaren eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren eskutik jaso du saria. Imanol Pradalesek eskerrak eman dizkio Sidenorreko presidenteari, bere ibilbide luzean erakutsitako konpromisoagatik, "aurrera pauso bat eman, arriskuak hartu eta inbertitzen dutenei balioa ematen dien" euskal ereduari erantzuten diolako.
Gaztelagun programa: Eusko Jaurlaritzak igo du alokairurako dirulaguntzak eskatzeko diru-sarreren muga
Laguntza eskatzen duten gazteen kasuan, urteko diru-sarreren muga 30.000 eurora igo dute; familien kasuan, 36.764 eurora.
Euskal partzuergoak 75 milioi bildu ditu Talgo erosteko, eta espero du SEPIk ere beste horrenbeste jartzea
EAJren arabera, Espainiako Gobernuak konpromisoa hartu zuen erosketa babesteko eta enpresa indartzeko, SEPIren bidez 150 milioi euroko mailegua eginda. Ondoren, eragiketa bitan banatzea proposatu zuen, euskal partzuergoak eta SEPIk 75 millioi bana bideratzeko.
Behargin bat larri zauritu da Bilboko Kale Nagusian, jasogailu batek burua harrapatuta
Larrialdi zerbitzuek 15:30 aldera jaso dute abisua, eta osasun langileek zauritua egonkortu eta Gurutzetako ospitalera (Barakaldo) eraman dute.
Villavesen grebak aurrera jarraitzen du eta gutxieneko zerbitzuak kolokan egon daitezke
Langile batzordeak salatu duenez, TCC enpresak, Mankomunitateak eta Iruñeko Udalak "abandonatu" egin dituzte.
Gasteizko lorazainek grebari eutsi diote, sindikatuek Lan Sailaren eskaintza arbuiatu ostean
Sindikatuek batzarra deitu zuten langileek proposamen horri buruzko iritzia eman zezaten bozketa batean. Azkenean, ELAk, LABek eta ESKk eskaintza atzera botatzeko akordioa lortu dute, eta beharginen bozketarik izan.
Eusko Jaurlaritzak lehen etxebizitzen prezioaren % 20 ordaintzeko abalak emango dizkie 40 urtez beherakoei
144 milioi euroko abal lerro bat onartu du, eta helburua 2029ra arte 3.000 etxebizitza mobilizatzea da. Abala jaso ahal izateko etxebizitzaren gehieneko prezioa 340.000 eurokoa izan beharko da.