LAN ISTRIPUA NAFARROAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Autobideko langile bat larri zauritu da Faltzesen, kamioi batek harrapatuta

Autobidean seinaleztatze lanetan aritzen den langilea kamioi batek harrapatu du, kamioilariak konortea galdu ostean.

Autobidean seinaleztatze lanetan aritzen den langile bat larri zauritu da AP-15 autobideko 36. kilometroan, Faltzes (Nafarroa) parean, Iruñeko noranzkoan.

Kamioi batek harrapatu du langilea, ibilgailuko gidariak konortea galdu ostean, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

Harrapatzearen ondorioz, langilea larri zauritu da, eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X