Foroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak aro berria abiatu du ELA eta LAB gabe

Jaurlaritzak, Confebaskek, CCOOk eta UGTk "akordioak bilatzeko borondatea berritu" dute, baina ELAk eta LABek uste dute "edukirik gabeko foroa" dela.
Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bilera. Argazkia: Efe
Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bilera. Argazkia: Efe

Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak "adostasunean sakontzeko aro berria" jarri du abian, azken bilera egin eta urtebetera, eta ateak irekita omen ditu ELA eta LAB sindikatuentzat, ez baitute bertan parte hartzen.

Horixe adierazi du Maria Jesus San Jose Lan sailburuak Jaurlaritzak, Confebaskek, CCOOk eta UGTk, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak, gaur Gasteizen egin duten bileraren harira.

ELAk eta LABek aurreko urtean erabaki zuten foro horretan ez parte hartzea, “edukirik gabea” delako eta parte-hartzaileak “diru publikoarekin finantzatzeko” soilik balio duelako.

Sailburuak sindikatuei esan dienez, Mahaiak "gardentasunez" egiten du lan, eta ateak "irekita" dituztela eta izango dituztela berretsi du.

Gaurko hitzorduari esker eragile sozialek eta Jaurlaritzak "akordioak bilatzen jarraitzeko borondatea berritu" dute, eta "aro berria" jarri dute abian, ulermena "handitzeko".

Aurreko urteko uztailean egindako akordioak berrikusi dituzte, hein handi batean "bete" egin direla egiaztatzeko, lan arloan "euskal eremuko erabakimena babestea", besteak beste, esan du San Josek.

Hainbat lantalde sortuko dituzte zenbait gairen inguruko "erabakiak hartzea errazteko". Halaber, adosten dituzten erabakiak erakundeei helaraziko dizkiete, Lanbideri, Osalani eta Lanbide Heziketako Kontseiluari, besteak beste, sailburuak iragarritakoaren arabera.

Loli Garcia CCOOren idazkari nagusiak begi onez hartu du bilera, "berandu" iritsi den arren, eta "elkarrizketa sozialaren prozesua berriro hastea eta biziberritzea" nahi du. Hala, Mahaiak "benetako edukiak" eta "jarraikortasuna" izatea eskatu du.

Horren aurrean, EH Bilduren ustez, gehiengo sindikalak parte hartu ez izana "Jaurlaritzak elkarrizketa politiko eraginkorra ezartzeko izan duen porrotaren isla da".

Iker Casanova legebiltzarkidearen esanetan, Urkulluren Jaurlaritza "patronalarekin lerrokatzen ari delako" gertatu da hori, eta "sindikatu kritikoei ematen dien egurragatik".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X