Lan-ezbeharrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat zauritu da Bergaran, zuhaitz bat gainera erorita

41 urteko gizonezkoa zuhaitzak mozten ari zen, eta ospitalera eraman behar izan dute zaurituta.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 41 urteko langile bat zauritu da Bergaran (Gipuzkoa), zuhaitzak mozten ari zenean arbola bat gainera erori zaionean.

Lan-istripua 15:00ak aldera gertatu da, eta zauritua Debagoieneko Ospitalera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradales lehendakariak "norabide berean arraun egiteko" eskatu die eragile guztiei, Tubos Reunidosi laguntzeko

Imanol Pradales lehendakariak Tubos Reunidos "erreferentziazko" enpresatzat jo du, besteak beste, ekonomiaren deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan giltzarri baita, eta azpimarratu du etorkizunean ere hala izaten jarraitu behar duela. "Egoerari aurre egiteko, denok norabide berean arraun egin behar dugu: zuzendaritza, langileak, hornitzaileak, hartzekodunak eta erakundeak", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X