1.200 milioi euroko aurrekontua onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak
Bizkaiko Foru Aldundiak 2018rako aurrekontuen proiektua onartu du, Batzar Nagusietako taldeek bozkatzeko. 7.813,2 milioi eurokoa da; horietatik, 1.193,7 milioi foru sailetara bideratuta daude. %2,4 igo da kopuru hori.
Gobernuko bi alderdiek, EAkJ eta PSEk, gehiengo nahikoa dute Batzar Nagusietan aurrekontuak bozkatzeko.
Unai Rementeriaren arabera, "trantsizio aurrekontuak dira, krisi aurrekontuen eta hobeak izango diren aurrekontuen artekoak". Diputatu nagusiarentzat, "ez dira amestutako aurrekontuak baliabide gehiago izatea gustatuko litzaigukeelako", baina "krisiaren aurreko zenbakiak berreskuratu ditugu".
Aurrekontu hauek "inbertsio publikoa berreskuratzen" uzten dutela esan du Rementeriak, eskualde guztietako azpiegituretan lanak burutzeko, Energy Intelligence Centerreko lehenengo fasean edo Ezkerraldeko parke teknologikoan.
"Inor atzean ez uztera" bideratuta dago aurrekontuaren erdia, 525 milioi euro; 400 milioi lurralde kohesioa sustatzeko erabiliko dira, eta 71,8 milioi jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko.
Gastuen kapituluan, beste instituzioei (Eusko Jaurlaritza, udalak eta Batza Orokorrak) ordaintzeko kopurua, Kopua barne, 6.211,1 milioi eurokoa da.
Diputazioaren barne gestioaren aurrekontua %2,63 igo da, 1.602 milioira, eta departamentuena %2,4, 1.193 milioira:
Gizarte ekintza: 494,59 milioi euro (+%4,51)
Ekonomi eta Lurralde Garapena: 269 milioi euro (+%5)
Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanak: 56,46 milioi euro (+%21,71)
Euskara eta Kultura: 44,96 milioi euro (+%3)
Ogasuna eta Finantzak: 54,33 milioi euro (+%3,66)
Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna: 52,63% (+%2,4)
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala: 89 milioi euro (-%6,1)
Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa: 133,94 milioi euro (-%10,12)
Zure interesekoa izan daiteke
Greba eguna dute Tubos Reunidoseko langileek, batzordeen eta zuzendaritzaren arteko bilerarekin bat eginez
Amurrioko lantegiko langileek lanuzteak deitu zituzten otsailaren 17, 23 eta 26rako eta martxoaren 4 eta 9rako. Trapagarango lantegiko LAB eta ESK sindikatuek ere lanuzteak deitu dituzte egun berberetarako.
Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da
Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.
Lanaldiei lotuta Euskadin egindako jarduketen % 60etan irregulartasunak antzeman zituen iaz Lan Ikuskaritzak
Emandako datuen arabera, Euskadiko Lan Ikuskaritzak 20.191 esku-hartze egin zituen iaz. Horietan 1862 arau-hauste antzeman ziren — 10,4 milioi euro —, eta 26.959 kontratu berrikusi; horietatik 1.788 kontratu mugagabe eta lanaldi osokoak bihurtu ziren.
Euskadik zerua ukitu nahi du aeronautikan: 110 milioi inbertituko ditu proiektu batean, eta 800 lanpostu sortu
ITP Aero izango da proposamenaren buru, eta hamabi enpresak hartuko dute parte harekin batera.
Estatutu propio baten aldeko aldarria zabaldu dute medikuek Donostian
Osakidetzan lehen arretako mediku bat egongo da gutxienez osasun-etxe bakoitzean. Baliteke urgentziazkoak ez diren ebakuntza batzuk bertan behera uztea.
Zer eskatzen dute medikuek?
Medikuen sindikatuek Estatutu Marko propioa eskatzen dute, euren lanbideak Osasunaren sektoreko gainerako lanbideetatik bereizten dituzten ezaugarriak dituela argudiatuta.
Espainiako Gobernuak gutxieneko soldataren igoera sinatuta, zenbatekoa izango da LGS berria?
Behin akordioa sinatuta, litekeena da Errege Dekretua astearte honetan onartzea, % 3,1eko igoerarekin.
Albiste izango da: medikuen greba, aireportuen eskualdatzea eta abisu horia euriagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une batzuetan; datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira"
Arantza Ruizek Confebaskeko presidentea elkarrizketatu du ETBko "12 minutos" saioan. Yagüek azpimarratu du hazkundea ez dela etengabea sektore guztietan, eta, industriari dagokionez, zuhur jokatzea komeni dela adierazi du, "datozen hilabeteak erabakigarriak" izango baitira.
Sarralle taldea osatzen duten zazpi lantegitan sei hilabeterako erregulazio txostena jarriko dute martxan
Enpresak eta langileek ez dute akordiorik lortu lantegi gehienetan, eta kontsultetarako epea agortuta, astelehenetik aurrera indarrean izango da aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ABEEE). Taldeak arrazoi ekonomikoak eta teknologiari lotutakoak argudiatu ditu erregulazioko txostena abian jartzeko.