Hazkunde ekonomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BPGaren urtebeteko tasak % 2,9 egin du gora hirugarren hiruhilekoan, EAEn

Enpleguak ere gora egin du (% 2,2), aurreko urteko datuekin alderatuta.
Hazkunde ekonomikoa Euskadin. EITB.
Hazkunde ekonomikoa Euskadin. EITB.

2017ko hirugarren hiruhilekoan, EAEko Barne Produktu Gordinaren (BPG) urtebeteko tasak % 2,9 egin du gora, urtaro eta egutegi eraginik gabe. Enpleguak ere gora egin du EAEn, eta % 2,2an kokatu da.

Aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, BPGak % 0,7 egin du gora, hau da, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) ostiral honetan jakinarazi duenez.

Eskaintzaren ikuspegitik, 2017ko hirugarren hiruhilekoan urtebeteko hazkundeak aurreko hiruhilekoaren joerari eutsi dio. Lehen sektoreak hobera egin du aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta.

Zerbitzuek, berriz, eutsi egin diote aurreko hiruhilekoaren joerari, baina modu apalagoan.

Bestalde, enpleguak (dedikazio osoko lanpostuei dagokienez) % 2,2 egin du gora, aurreko urteko datuekin alderatuta. Aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, % 0,2 egin du gora.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote.  Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X