Erkoreka: 'Siemens Gamesaren kaleratzeek eragin txikia izango dute EAEn'
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri duenez, exekutiboko ordezkaritza bat Siemens Gamesa enpresako arduradunekin bilduko da bihar, asteazkenarekin. Erkorekaren aburuz, multinazionalak mundu osoan egin nahi dituen kaleratzeek ez dute eraginik izango Euskadin, edo izatekotan, "oso txikia" izango da.
Datozen hiru urteetan 6.000 langile (beharginen % 22) kaleratuko dituela iragarri zuen atzo Siemens Gamesak.
Jaurlaritzako eledunaren esanetan, berregituraketak eragin "handia" izango du batez ere Alemanian, Danimarkan eta "beste leku batzuetan", eta "lanpostu askori" eragingo dio. Hala, plan horrek Euskadin izan dezaken ondorioak "bertatik bertara" ezagutzeko bilera iragarri du asteazkenerako.
Aurreratu duenez, enpresaren arduradunekin "aurreneko hartu-emanak" izan dituzte telefono bidez, eta jakinarazi dietenez, berregituraketak, izatekotan, "oso eragin txikia" izango du EAEko lantegietan.
"Enpresak uste du Euskadin dauden lantegietan hartu beharreko erabakiak bere garaian hartu zirela. Egin beharreko doikuntzak eginda daude, eta beraz, eragina izatekotan, oso txikia izango da", azaldu du Erkorekak.
Siemens eta Gamesa enpresen bat egitea egokia izan ote zen pentsatzen jarraitzen ote duen galdetu diote kazetariek Erkorekari. Nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "begi onez" hartu zuen "enpresa erabaki" hori, "bat egitea adostutakoa, ekonomiaren hazkundearen eta lanpostuak mantentzearen aldekoa" zelako. "Adostutako bat egite positibo bat bezala saldu ziguten, baina dena den enpresei zegokien erabakitzea", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Esportazioak % 4,5 murriztu dira urtarrilean Euskadin, eta inportazioak % 6,1
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen estaldura tasa % 105,5ekoa.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.