Zorroztasun-greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko udaltzainek 20.000 euroko isunak jarri dituzte egunean

Udalak azaroan bildutako dirua inoiz jasotakoa baino % 60 gehiago izan da.
Udaltzain bat isun bat jartzen.

Aurrera jarraitzen dute Gasteizko udaltzainek zorroztasun-grebarekin egunean batezbesteko 20.000 euroko isunak jarrita, Antxon Belakortu EH Bilduko zinegotziak asteazken honetan azaldu duenez.

Urriaren 31az geroztik, lan hobekuntzak eskatzeko udaltzain talde batek zorroztasun-greba hasi zuen oinezkoei, txirrindulariei, gidariei eta ostalariei isunak jarrita; lehen ere aintzat hartzen ez zituzten arau-hausteetan edo arau-hausleei ohartarazpen batekin konpontzen ziren horietan.

Ildo horretan, Udalak espediente informatiboa zabaldu die sei agenteri neurrigabe hazi baita horien isun kopurua.

Hori horrela, azaroan bildutako dirua inoiz jasotakoa baino % 60 gehiago izan da, egunean batezbeste 20.000 euro bildu baitituzte isunetan.

Belakorturen hitzetan, lehen hamar hilabeteotan Udalak lau milioi euro bildu ditu, 400.000 euro hilero; azaroan, berriz, 656.000 euro bildu dituzte.

Hala ere, Udaleko iturriek azaldu dutenez, kopuru hori isunen balioari dagokio, baina ez da errealitatean bildu duten kopurua, laster ordaintzeagatik murrizketak izan daitezkeelako, isunen aurkako helegiteak aurkeztu  edo  tramitazioan etendurak izan daitezkeelako.

Ildo horretan, "zenbait udaltzainen neurrigabeko boterea ikusita, alkatea ez dela besoak uztartutik geldituko" esan du EH Bilduko zinegotziak; eta, hortaz, herritarrak "ordaintzen ari diren arazoari amaiera eman" behar diola gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Laborarien protesta A-63an Baionan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

A63ak itxita jarraitzen du Baionako tartean nekazarien protestengatik baina auto-ilarak desegiten doaz

Pirinio Atlantikoko Prefeturak jakinarazi duenez, 02:00etan 80 nekazari asindikalek, 60 traktore erabilita, A63 autobidea blokeatu dute Baiona iparraldeko lotunearen parean eta goizetik arazo handiak izan dira  inguruetan. Gainera, Prefeturak Biriatuko muga itxi du 7.500 kilotik gorako kamioientzat bi noranzkoetan. Jaurlaritzak EAEko errepideetatik igarotzeko debekatu die 7.500 kilotik gorako kamioiei Frantzia aldera. 

Alberto Martínez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alberto Martinez, medikuen grebari buruz: "Bi urteren eta 12 zirriborroren ondoren, akordio batera iristeko unea da"

Alberto Martinez Osasun sailburuak gogorarazi duenez, langile estatutarioen harremanen esparrua ezartzen duen Estatutu Markoa "Osasun Ministerioaren eskumen esklusiboa da, eta Ministroen Kontseilura eta, ondoren, Kongresura eraman behar du, onar dezan". Horren ildotik, Osasun Saila "Estatutu Markotik kanpo ateratzen den guztia" negoziatzeko moduan dagoela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X