Siemens Gamesako zuzendaritzak bertan behera utzi du lan erregulazio txostena
Siemens Gamesako zuzendaritzak bertan behera utzi du iragarritako lan-erregulazio txostena, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez. Neurri horrek Siemens Gamesako 272 langileri eragin behar zien Estatu osoan.
Sindikatuek ere bertan behera utzi dituzte hurrengo asterako aurreikusitako lanuzteak eta abenduaren 15etik aurrera hasi behar zuen greba mugagabea.
Asteartetik aurrera, sindikatuak eta zuzendaritza langile kopurua murrizteko baldintzak negoziatzen hasiko dira eta, itxura guztien arabera, aurretiazko erretiroak, eszedentziak eta diruz lagundutako bajak jarriko dituzte mahai gainean.
Sindikatuak pozik agertu dira zuzendaritzaren erabakiarekin. "Pozik gaude. Borroka bat irabazi dugu, baina gerra ez. Hala ere, beste klima batean negoziatu ahal izango du, lan-erregulazio txosten baten mehatxurik gabe", adierazi dute sindikatuek. Zuzendaritzak 272 langile kaleratu nahi ditu Estatu espainiarrean, baina sindikatuek uste dute neurri ez traumatikoen bitartez (aurretiazko erretiroak, eszedentziak, diruz lagundutako bajak) zenbaki horietara iristea. "Hori da negoziatu behar duguna", gaineratu dute.
CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek sinatutako idatzia bidali diete langile guztiei, eta bertan lan-erregulazio txostena erretiratzea langile guztien "garaipen epikoa" dela azpimarratu dute.
Albiste gehiago ekonomia
CCOOk Unai Sordo berrautatu du idazkari nagusi, botoen % 96,1ekin, bere azken agintaldia izango denerako
Comisiones Obrerasek Unai Sordo aukeratu du berriro datozen lau urteetan sindikatuko buru izateko. Hautaketaren osteko lehen hitzaldian, ustelkeriaren aurka borrokatzeko eskatu du, eta lanaldi-murrizketaren aldeko mobilizazioak iragarri ditu.
Greba mugagabea iragarri dute Iruñeko villavesa autobusetan uztailaren 1etik aurrera
Langileek hilabeteak daramatzate lanuzteak eta protestak egiten, hitzarmena eguneratzea aldarrikatzeko.
Lan mahai bat osatu da Barrualde-Galdakao ESIko larrialdi zerbitzuaren egoera bideratzeko
Inplikatutako alderdi guztiek hartuko dute parte, “diskrezioz” lan eginda. Egoerak eztanda egin du, larrialdi zerbitzuetako langileen zati handi bat bajan dagoen garaian, zuzendari medikoak dimisioa eman duenean.
Eusko Jaurlaritzak hamarren bat apaldu du 2026rako hazkunde aurreikuspena eta % 1,7an kokatu du
Industria izango da ziurgabetasunak eta nazioarteko merkataritzaren moteltzeak gehien eragingo duen sektorea, kanpoko lehiak daukan eraginagatik.
Sindikatuek salatu dute Galdakaoko Ospitaleko zuzendaritza duela bi urtetik zela arazoaren jakitun
Galdakaoko larrialdi-zerbitzuetako langileek duela bi urte salatu zuten lan-karga handiegia zutela, LAB sindikatuko Jessica Gondraren hitzetan. Horren esanetan, zuzendaritzak urte biko epean ez du ezer egin. Sindikatuen ustez, zuzendaritzak egoera baliatu nahi du langileen irudia zikintzeko, Gernika-Lumoko larrialdi-zerbitzua gauez itxita.
Barrualde-Galdakao ESIaren zuzendari medikoak dimititu egin du, larrialdi-zerbitzuko langileen bajak direla eta sortutako krisi betean
Langileen batzordea eta zuzendaritza 13:00etan bilduko dira, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuko egoera bideratzeko. Bertan, azken asteetan hainbat baja-mediko eta barne mugimenduak pilatu dira.
Auzitegi Gorenak atzera bota du ABRAren helegitea, eta 'Arabako Mahastiak' jatorri-deitura behin betiko baliogabetzea berretsi du
Uste du bederatzi urte hauetan "kalte larria" egin zaiela "Errioxa jatorri-deiturari, haren kideei, markari eta izen onari".
Gasteizko lorezainak lanera itzuli dira, gutxieneko zerbitzuak betetzeko
Gasteizko lorezainak lanera itzuli dira gutxieneko zerbitzuak betetzeko. Florida parkeko belarra mozten hasi dira. Belarra mozteko bost makina eta sasiak garbitzeko beste pare bat makinarekin ia hiru hilabetez ukitu gabe egon diren lorategiak zaintzen hasteko agindua jaso dute. Ezarritako zerbitzu minimoak gehiegizkoak eta justifikazio gabeak direla salatu dute lorezainek.
Hasi da hegaluzearen denboraldia: 8.000 kilo heldu dira Getariako portura
Datozen egunetan olatu handia espero da, euskal arrantzaleek hegaluze asko arrantzatu baitute kostaldetik gertu. Salneurria: 13 euro.
ELAk helegitea jarriko die Gasteizko lorezainei ezarritako gutxieneko zerbitzuei
Sindikatu abertzalearen ustez, "justifikaziorik gabekoak" dira eta "grebarako eskubidea urratzen dute". ELAk salatu duenez, "orain funtsezkotzat jotzen da baldintza prekarioak dituen lan bat".