LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatuek Gipuzkoako zabor bilketako grebari eutsi diete,'aurrerapasoak' izan arren

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak enpresetako ordezkariekin elkartuko dira berriro ostiralean, negoziatzen jarraitzeko.
Gipuzkoako zabor biltzaile eta kale garbitzaileek greba deitu dute abenduaren 19tik aurrera.
Gipuzkoako zabor biltzaile eta kale garbitzaileek greba deitu dute abenduaren 19tik aurrera.

Gipuzkoako hainbat herritan kale garbiketan eta zabor bilketan abenduaren 19tik aurrera deitutako greba mugagabeari eustea erabaki dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, nahiz eta enpresetako ordezkariekin izandako bileran "aurrerapausoak" eman direla onartu. Dena den, oraindik ez dute akordiorik lortu eta aldeek beste bilera bat egingo dute ostiralean, negoziatzen jarraitzeko.

Greba abenduaren 19an hasiko da, 21:00etan, eta lurraldearen % 60an izango du eragina; besteak beste, Donostian, Irunen, Hernanin, Zumarragan eta Tolosan.

Atzo sindikatuek eta kale garbiketaz zein zabor bilketaz arduratzen diren azpikontratatutako enpresen (ASELIP patronala eta Serbitzu Elkartea) ordezkariek bilera egin zuten.

Hiru aldarrikapen nagusi egiten dituzte sindikatuek: "hitzarmenaren ultraaktibitate mugagabea" bermatzea, gaixotasunen ondorioz esaterako hutsik dauden lanpostuak betetzera bideratutako "lanaldi partzialak" arautzea eta soldata KPIaren arabera igotzea.

ELAko iturriek EFE albiste agentziari adierazi diotenez, asteleheneko bileran enpresek ultraaktibitateari dagokion puntua onartu dute eta lanaldi partzialaren erregulazioa eztabaidatzen hasi dira. Sindikatuaren esanetan, puntu horretan "aurrerapausoak" egin dituzte, baina ez dute akordiorik lortu. Soldata igoerari dagokionez, ostera, bi aldeen jarrerak urrun omen daude.

Aldeek beste bilera bat egingo dute ostiralean Precoren Donostiako egoitzan, negoziatzen jarraitzeko.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X