Bidesari sistema berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtarrilaren 9an abian izango da Gipuzkoan kamioientzako bidesari sistema berria

Garraiolariek hilabeteko epea izango dute Irungo ordainlekuan diruz ordaintzea debekatu baino lehen. Otsailaren 9tik aurrera, banku txartel batekin edo Via T gailuarekin ordaindu beharko dute.
18:00 - 20:00
N-1eko garraiolarientzako AT bidesari-sistema urtarrilean aktibatuko da

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtarrilaren 9an jarriko du abian kamioiek lurralde horretan N-1 errepidetik igarotzerakoan ordaindu behar duten bidesariaren sistema berria.

AT sistemari esker kamioiak identifikatu ahal izango dituzte eta ez dira ordainlekuan geldituko. Garraiolariek hilabeteko epea izango dute Irungo ordainlekuan diruz ordaintzea debekatu baino lehen, otsailaren 9tik aurrera, banku txartel batekin edo Via T gailuarekin ordaindu beharko baitute.

3,5 tonatik gorako kamioiei kanona kobratzeko AT sistema erabiliko da. Une horretatik aurrera, Irungo, Andoaingo eta Etzegarateko arkuetan erregistratutako zirkulazio guztiak kobratuko dira.

Gipuzkoako Aldundiak jasotzea espero dituen 9 milioi euroak errepidearen mantentze lanetara bideratuko dira. Irungo ordainlekuan diruz ordaintzen duten garraiolariei informatzeko liburuxka bat eta txartel bat emango zaizkie.

Bidesari berria laster ezartzekoa denez, Bide Azpiegituretako diputatuak azpimarratu du garraiolariak erregistratu egin behar direla. Via T sistemarekin bateragarri den gailurik ez badute, ibilbidea N-I eta A-15 errepideetan barrena egiten duten garraiolariek erregistratu beharra izango dute, Bidegiren web orrian, urtarrilaren 3an aktibatuko dena, erabiliz, edo errepide sarean horretarako jarriko diren bost kioskoetakoren batean.

Kioskoak puntu hauetan kokatuko dira: Oiartzungo zerbitzugunean (AP-8), bi noranzkoetan; Aritzetako bezeroaren arretarako gunean (GI-20); Alegiako zerbitzugunean, Gasteizerako noranzkoan (N-I), eta Etzegarateko zerbitzugunean. Garraiolariak bere datuak eta ordaintzeko modua sartu beharko ditu, eta erregistratuta geratuko da momentuan. AP-8 eta AP-1 errepideetarako Via T sistema duten garraiolariek ez dute tramiterik egin beharko, gailu hori bateragarria izango baita sistema berriarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X