Urtaranek ultimatuma eman die Gasteizko udaltzainei gatazka konpontzeko
Azaroaren 25etik zorroztasun-greba egiten ari diren Gasteizko udaltzainekin "pazientzia agortu zaigu", aitortu du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, eta ultimatuma eman die: datorren asteazkenerako akordiorik lortu ezean, "neurri sendoak" hartuko dituela iragarri du.
ETBri eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, azaro hasieratik 25 bilera egin dituzte sindikatuekin. Urtaranen esanetan, abendu amaieran lan baldintzak hobetzeko eskaintza egin zieten, baina ezezkoa nagusitu zen "sindikatu batzuek gehiegizko eskaerak jarri zituztelako mahai gainean". Langileen gehiengoak (ia % 70) ezetz esan zion Udalak egindako eskaintzari.
Gainera, azken egunetan bat-batean 30 bat baja izan direla salatu du Gasteizko alkateak.
Urtaranen aburuz, horrelako neurriak "bidegabeak eta onartezinak" dira, eta gatazka konpontzeko deia egin die udaltzainei. Halaber, data jarri die: "Datorren asteazkenean —otsailaren 21a— izango dugu bilera gainerako talde politikoekin. Ordurako akordioa lortzen ez bada, neurri sendoak jarriko ditugu mahai gainean".
Zure interesekoa izan daiteke
Arabako eta Trebiñuko nekazarien elkarteak (Ataca) protesta egingo du A-1 autobidean, astelehen honetan, 08:00etatik aurrera
Arabako nekazariek A-1 autobideko eskuineko erreia hartuko dute Done Roman Millan parean (Araiatik gertu), bi noranzkoetan, 08:00etatik 18:00etara bitartean.
Pirinio Atlantikoetako prefektaren debekua gorabehera, laborariek eutsi egin diete datozen orduetako protestei
Jean-Marie Girier prefetak galarazi egin ditu Ipar Euskal Herrian datozen egunetarako deituta zeuden mobilizazioak.Laborariek, baina, "ahal bezain beste" eusteko asmo erakutsi dute, eta esan beharrekoak zuzenean haiei esateko eskatu diote prefektari.
Balenciaga ontziolako beharginak astelehen honetan itzuliko dira lanera
Abu Dhabi Ports arabiar taldearen agindupean arituko da aurrerantzean Zumaiako ontziola. Abenduan itxi zuten langileek eta arabiar taldeak salmenta. Adostutakoaren arabera, soldatak % 5 jaitsiko dizkiete, eta hiru urtez izango dituzte izoztuta.
Laborarien protestak ez dira amaitu Ipar Euskal Herrian, eta A-63 errepidea itxita dago oraindik
Sindikaturik gabeko Ultra 63 mugimenduko langileek Mercosurren akordioa eta dermatosi nodularraren kontra akabatze masiboak bertan behera uzteko eskatu dute. Laborariak Pirinio Atlantikoetako prefetarekin bildu dira, eta batzar emankorra izan da, baina protestekin jarraitzea ebatzi dute.
Eusko Jaurlaritzak uste du Mercosurrekiko akordioa "aukera argia" dela euskal industriarentzat
Muga-zergak pixkanaka kentzeak euskal enpresei kostuak "nabarmen" murriztea ekarriko diela azpimarratu du.
Akordioa Mercosurrekin: zer da eta nola eragingo dio Europari?
Europa osoko nekazariek asteak daramatzate protestan, besteak beste, EBk Mercosurrekin lortu duen eta herrialde kideek onartu duten akordioagatik. Itun ekonomiko honek Hego Amerika eta Europaren arteko merkataritza arautuko du, eta sektore batzuei mesede egiten die eta beste batzuei kalte egin diezaieke.
EBren eta Mercosurren arteko akordioak "eragin larria" duela ohartarazi dute ENBA eta UAGN abeltzaintza elkarteek
"Brasildik edo Argentinatik datorren okela merkaturatzea ahalbidetuko duen agertoki baten" ondorioen aurrean ohartarazi du erakundeak; euskal ustiategi batek dituen "ekoizpen-kostuen oso azpitik" finkatzen baitu prezioa.
A63ak itxita jarraitzen du Baionako tartean nekazarien protestengatik baina auto-ilarak desegiten doaz
Pirinio Atlantikoko Prefeturak jakinarazi duenez, 02:00etan 80 nekazari asindikalek, 60 traktore erabilita, A63 autobidea blokeatu dute Baiona iparraldeko lotunearen parean eta goizetik arazo handiak izan dira inguruetan. Gainera, Prefeturak Biriatuko muga itxi du 7.500 kilotik gorako kamioientzat bi noranzkoetan. Jaurlaritzak EAEko errepideetatik igarotzeko debekatu die 7.500 kilotik gorako kamioiei Frantzia aldera.
Alberto Martinez, medikuen grebari buruz: "Bi urteren eta 12 zirriborroren ondoren, akordio batera iristeko unea da"
Alberto Martinez Osasun sailburuak gogorarazi duenez, langile estatutarioen harremanen esparrua ezartzen duen Estatutu Markoa "Osasun Ministerioaren eskumen esklusiboa da, eta Ministroen Kontseilura eta, ondoren, Kongresura eraman behar du, onar dezan". Horren ildotik, Osasun Saila "Estatutu Markotik kanpo ateratzen den guztia" negoziatzeko moduan dagoela esan du.
EBko herrialdeek oniritzia eman diote Mercosurreko herrialdeekin akordioa sinatzeari
Ezezkoa eman dute Frantziak eta Hungariak, besteak beste.