Erreakzioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzako buruak penagarritzat jo du ertzainek Legebiltzarrean egindako protesta

Nazioarteko mintegi baten aurkezpenean Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruak azaldu duenez, protesta horren hainbat lege-hauste egin ziren eta prozedura administratiboa bere bidea egiten ari da.
18:00 - 20:00
Ertzainen protesta tamalgarritzat jo du Aldekoak

Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruaren arabera, ertzainek pasa den astean Eusko Legebiltzarraren atarian egindako protesta "penagarria" izan zen. Ez hori bakarrik, haren esanetan, hainbat lege-hauste egin ziren eta prozedura administratiboa bere bidea egiten ari da.

Gaur goizean Erandioko ertzain-etxean egin den nazioarteko mintegi baten aurkezpenean azaldu duenez, ertzainek, gainerako herritarrek bezala, arauei men egin behar diete eta gizalegezko portaeren "eredu izan" behar dute, "orduan egin ez bezala".

"Lege-hausteak egin zirela uste dut. Prozedura administratiboak abian dira eta, interesatuek alegazioak aurkeztu ostean, erabaki zuzenena hartuko da", adierazi du.

Bihar egingo den Ertzaintzaren Kontseiluaren bileran gaiaz hitz egingo den galdetuta, Aldekoak esan du ez dakiela eguneko gai-ordena zein izango den, baina litekeena dela.

 

Albiste gehiago ekonomia

Jabier Saenz ESK sindikatua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko lorezainen grebarekin amaitzeko Jaurlaritzak egindako proposamena ez dela nahikoa uste dute sindikatuek

Eusko Jaurlaritzak langileen greba mugagabearekin amaitzeko proposamen bat egin die sindikatuei eta Enviserreko zuzendaritzari. Proposamen horren arabera, KPI + % 2,2ko soldata-igoera izango da aurten, % 2koa 2026rako eta 2027rako, eta 2250 eurokoa 2028rako. Enviserrek onartu egin du planteamendu hori, eta ESKk eta LABek, berriz, uste dute igoera "ez dela nahikoa", nahiz eta konpromisoa hartu duten proposamena barne-organoei helarazteko.

Gehiago kargatu