Gasteizko lorezainek negoziazioari berrekingo diote astelehen honetan, Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin
Lan Sailak langileak eta Enviser enpresa deitu ditu bilera batera astelehen honetan, grebaren 100. egunean.
Gasteizko lorezainek 100. greba eguna beteko dute astelehen honetan, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak lan-gatazkako bi aldeak bilera batera deitu dituenean.
Rafa Busto ELA sindikatuko ordezkaria, langile batzordean gehiengoa duen sindikatuko bozeramailea, pozik agertu zen ostiralean: “Oso pozik hartzen dugu erakundeekin batzartzea, orain arte Udalak ez baitu gutaz ezer jakin nahi izan. Ea Jaurlaritzak gehiago egiten duen. Baikorrak gara, baina ikusi egin behar zer gertatzen den”.
Asteazkenean izan zen langileen eta Enviser enpresako buruen arteko azken bilera, Precon, Jaurlaritzak lan-gatazkak bideratzeko duen zerbitzuan, eta ez zen aurrerapausorik izan.
Soldatetan jarri dute berriro arreta handiena negoziazioan. Langileek lan-hitzarmen propioa eskatzen dute, Estatukoaren ordez, lanbide arteko gutxieneko soldata justu-justuan gainditzen dutelako egun.
Sindikatuen arabera, enpresak asteazkenean mahai gainean jarri zuen proposamena ia aurretik aurkeztutakoaren berdina da.
Enpresak % 3ko soldata igoera proposatu zuen 2025-2026-2027rako, eta asteazkenean % 4koa 2025ean, % 3koa 2026an eta % 2koa 2027an. Hori “gutxiegi” dela uste dute langileek.
Datozen hiru urteetan urtero soldata gordina mila euro igotzea eskatzen dute, eta hilabetero 300 euroko arrisku plusa jasotzea.
Blokeo horren aurrean, lorezainek martxoaren 26an abiatutako grebari eutsi diote.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.