Emakume bat larri zauritu da Azagran lan-istripu batean
Pisuak altxatzeko orga batek harrapatu du langilea eta ospitalera eraman dute, aldaka hautsita.
50 urteko emakume batek lan-istripua izan eta larri zauritu da, astelehen honetan, Azagran (Nafarroa), Foru Gobernuak jakitera eman duenez.
Ezbeharra herri horretako industrialdeko elikagai-enpresa batean gertatu da. Pisuak altxatzeko orga batek langilea harrapatu du.
SOS Nafarroak 16:15ean jaso du ezbeharraren berri. Azkoiengo suhiltzaileak, anbulantzia medikalizatu bat, helikoptero medikalizatu bat, anbulantzia arrunt bat eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.
Larrialdi-zerbitzuek helikopteroz eraman dute emakumea Iruñeko Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Aldaka hautsita du, eta erietxean dago, ingresatuta, pronostiko larriarekin.
Foruzaingoaren Argiketa Brigada ezbeharraren izapideak egiten ari da.