Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Grebak 170 miloi euroko eragina izan du, Air France konpainiaren arabera

Otsailaren 22tik apirilaren 10era bitartean egindako zazpi greba egunen inpaktua kopuru horretakoa da, airelinearen arabera. Datozen greba egunak, honako hauek: apirilaren 11, 17a, 18a, 23a eta 24a.
Air Francen hegazkin baten artxiboko irudia. Pixabay CCo

Air Francek otsailaren 22tik apirilaren 10era bitartean egindako zazpi greba egunen inpaktua 170 milioi eurokoa izan da, konpainiak astearte honetan jakitera eman duenez.

Astearte honetarako, Air Francek programatutako hegaldien % 75 gauzatuko ditu, beraz, operazioen % 25 bertan behera utziko ditu. Pilotuen % 35,3k, kabinako tripulatzaileen % 20,2k eta lurreko langileen % 13k babestu dute greba, airelineak ohar batean azaldu duenez.

Zehazki, astearte honetan, Espainian, Frantziako aireportuekin konexioa duten 10 hegaldiri eragingo die grebak, konpainiaren arabera.

Lehen aipatutako langileen hamabi bat sindikatu batzen dituen taldeak deitutako greba egunek honako egun hauetan jarraituko dute: apirilaren 11n, 17an, 18an, 23an eta 24an. Sindikatuetako ordezkariek mobilizazioak indartu dituzte, "erantzun zuzenen" faltan, konpainiaren aldetik soldaten arloan egindako eskaeren inguruan.

Aurreikuspen horien aurrean, Air Francek bidaiak atzeratzea aholkatu die egun horietarako erreserbak egin dituzten bidaiariei, atzeraldiak espero dituzte eta.

Soldatei buruzko eztabaida

Air Francen sindikatu gehienek soldaten % 6ko igoera eskatu dute, airelineako zuzendaritzak proposatutako % 1aren aurrean, langileek izandako erosteko galeragatik, 2012-2018 denboraldian soldatak bere horretan izanda. Pilotuen kasuan soldaten igoera % 10ekoa izango litzateke.

Konpainiako zuzendaritzaren proposamenak apirilaren aurretik % 0,6koa igotzea dakar, eta urritik aurrera % 04. Igoera inbidibidualek % 1,4ko osagarriak izango lituzkete, eta % 3koak lurreko langileei dagozkien kasuetan.

Albiste gehiago ekonomia

Ramiro Gonzalez diputado general Alava
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Talgoren operazioa "datozen egunetan, uztailean, gauzatzea" espero du Ramiro Gonzalezek

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren arabera, Sidenor buru duen euskal partzuergoak (Finkatuz Eusko Jaurlaritzaren funts publikoak eta BBK eta Vital kutxek ere parte hartzen dute horretan) Talgo erosteko negoziazioei ekin diete berriro azken egunetan, eta "bide onetik doaz". Ildo horretan, operazioa datorren astean edo uztailean gauzatzea espero duela esan du. 

Jose Antonio Jainaga Joxe Mari korta saria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jose Antonio Jainagak 2025 urteko Joxe Mari Korta saria jaso du

Jose Antonio Jainagak Imanol Pradales lehendakariaren eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren eskutik jaso du saria. Imanol Pradalesek eskerrak eman dizkio Sidenorreko presidenteari, bere ibilbide luzean erakutsitako konpromisoagatik, "aurrera pauso bat eman, arriskuak hartu eta inbertitzen dutenei balioa ematen dien" euskal ereduari erantzuten diolako.

Gehiago kargatu