Errenta-aitorpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errenta-kanpainaren hasieran 171 milioi itzultzea espero du Bizkaiko Ogasunak

Kanpainaren aurreneko egunetan 206.000 bat zergapekori 171 milioi euro itzultzea aurreikusi du. Errenta-aitorpena aurkezteko epea asteazken honetan hasi eta ekainaren 30ean bukatuko da.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

2017ko ekitaldiari dagokion errenta-kanpainaren lehen egunetan, 206.000 bat zergapekori 171 milioi euro itzultzea aurreikusi du Bizkaiko Foru Ogasunak. Errenta-aitorpena aurkezteko epea asteazken honetan hasi eta ekainaren 30an bukatuko da.

Kanpaina hasi baino lehen, apirilean, 333.835 errenta-aitorpen proposamen bidali zizkien Ogasunak zergapekoei; horietatik 223.158 dirua itzultzeko izango dira, eta 110.677, berriz, ordaintzekoak.

Aldeko proposamenen % 8 bakarrik errefusatu edo zuzendu dituzte zergadunek. Sartu beharreko tributu-zorren kasuan, ekainaren 29a baino lehen onartu edo baztertu behar dira, Bizkaiko Aldundiak azaldu duenez.

Proposamenarekin konforme agertu diren 206.000 zergapekok ez dute tramiterik egin behar izan; ondorioz, Ogasunak datozen egunetan itzuliko die likidazioa. Aurreneko egunetan, 171 milioi euro itzultzea espero du altxor publikoak.

Guztira, 395 milioi euro itzuliko dituzte

Ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) kanpaina osoan, 395 milioi euro itzuliko dituela uste du Foru Ogasunak. Horrela, bizkaitarren hamarretik zazpik batez beste 980 euro jasoko dituzte.

Kanpaina osoan, 571.000 errenta-aitorpen bideratzea espero du Bizkaiko Ogasunak. PFEZ edo Ondare aitorpenaren aurrean sor daitekeen edozein zalantza argitzeko, errentaren webgunean, 94 608 3000 telefonoan edo Ogasun eta Finantza Departamentuaren bulegoetan, informazio guztia eskuragarri izango dute zergapekoek.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X