Arretarik gabeko gasolindegiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibilgailuak hornitzeko atentzio-gabeko gune bakoitzarekin 6 lanpostu galtzen dira

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen arabera, instalazio horiek enpresaren askatasunari, lehia askeari, sektorearen enpleguari edo pertsonen segurtasun eta babesari eragingo diete.
Gizon batek gasolina botatzen du gasolindegi batean.
Gizon batek gasolina botatzen du gasolindegi batean. ETBren argazkia.

Langilerik gabeko instalazio bakoitzarekin 6 lanpostu galtzen dira, eta iaz 560 gasolindegi automatiko zenbatu zituzten Espainian; hau da, guztien % 5. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak 'Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailuak hornitzeko atentziorik gabeko instalazioek bete behar dituzten baldintzen dekretu proiektua' aztertu du.

Aipatu dekretu proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak gauzatu du.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen ustez, arlo hau arautzeko "eztabaida lasai eta zuhurra egin behar da, arau-erabakiek oso alderdi garrantzitsuei eragingo baitiete, hala nola, enpresaren askatasunari (negozioa asko hautatzea), lehia libreari (egiazkoa eta eraginkorra), sektorearen enpleguari edo pertsonen segurtasun eta babesari".

Zer dira arretarik gabeko gasolina-zerbitzuguneak?

Atentziorik gabeko zerbitzuguneetan, erabiltzaileak berak egiten du erregaiaz hornitu eta ordaintzeko eragiketak, langilerik izan gabe, ohiko gasolina-zerbitzuguneetan edo “autozerbitzuetan” ez bezala.

Arretarik gabeko gasolindegien negozio ereduak Europan oso banaketa desberdina du. Danimarkan eta Suedian estazioen % 60tik gora dira; Herbehereetan eta Belgikan, % 20; Frantzian, % 10, eta Espainian, % 5.

Erregaien salmenta puntuak gehitu direnean sektorean ez da enplegua hazi. Izan ere, 2014. urtean 54.800 enplegu zeuden, eta 2016an 52.100 zenbatu zituzten.

Pertsonak eta ingurumenaren babesa

Hornidura estazioetan prestakuntza egokia duten langilerik izanez gero, gorabehera edo istripuen aurrean behar bezala erantzuteko gai dira eta pertsonak nahiz ingurumena babesteko berme dira.

Langilerik ez badaude, berriz, Batzordearen ustez, estazio automatikoek beste bide batzuk erabiliz zaindu beharko lituzkete bezeroen erabilera okerrarengatik (erretzea, zigarroa piztea, telefono mugikorra erabiltzea…) arriskua sor dezaketen elementuak edo egoerak.

Kontsumitzaileen eskubideak

Kezkatzen duen beste elementu bat kontsumitzaileen eskubideei lotuta dago, langilerik ez egon arren, "ezin baitaitezke bermatu kontsumitzaileen eskubideak, ezta erantzukizuna areagotu ere instalazioaren jabeak berezkoak dituen betebeharretan".

Horren harian, irizpenak hainbat alde jasotzen ditu, besteak beste, erositako erregaiaren faktura lortzea edo enpresak sinatutako erreklamazioen orriak eskuratzea.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X