Aurreikuspen ekonomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak % 2,8ra igo du 2018rako hazkunde aurreikuspena

Azpiazu sailburuak EAEko hazkundeari buruzko aurreikuspenak berrikusi ditu 2018 eta 2019. urteetarako.
18:00 - 20:00
Jaurlaritzaren ustez 31.000 enplegu berri sortuko dira 2 urtean

Eusko Jaurlaritzak % 2,8ra igo du 2018rako aurreikusitako Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundea, eta 2019koa % 2,3koa izango dela aurreikusi du. Gainera, enplegu sorrerari buruzko aurreikuspenak ere berrikusi ditu, eta 2018. urte amaierarako 17.800 lanpostu sortzea espero du; aurreko aurreikuspena 17.000 enplegu sortzea zen. 2019an, berriz, 13.200 lanpostu sortzea espero du. Langabezia tasa, berriz, % 10etik behera kokatuko da 2019. urtearen erdialdean, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak jakitera eman duenez.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2019an EAEko Aurrekontuak garatzeko ildo ekonomikoak onartu ditu astearte honetan. Azpiazuren hitzetan, "2017ko aurrekontuen bide beretik doaz, eta demografia, hezkuntza, digitalizazioa eta nazioartekotzeari aurre egiteko bideratuko dituzte".

2017an EAEko ekonomia % 2,9 hazi zela gogoratu du Azpiazuk, eta inguruko ekonomiak (Europakoak, bereziki) gutxiago haziko direla esan du.

Azpiazuren hitzetan, "hazkunde ekonomikoa pixkanaka prezioen adierazleetara hurbilduko da, baina Europako Banku Zentralak ezarritako % 2tik urrun geldituko da oraindik".

Bestalde, "lehengaien garestitzeak salneurrien hazkundea ekarriko du, baina soldaten igoera txikiek inflazioa igotzea saihesten dute".

Aurrekontuak

Gobernu Kontseiluak urriaren bukaeran eramango du aurrekontuen proiektua Eusko Legebiltzarrera. "Lan egingo dugu Aurrekontuak onartzeko", gaineratu du Azpiazuk.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X