Berankorren zerrenda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

69 zergapekok 292 milioi euroko zorra dute Gipuzkoan

Jose Ramon eta Juan Miguel Osinalde Echaniz zerrendako lehen tokian daude, bakoitza 49,6 milioi euroko zorrarekin.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Guztira, 69 zergapekok 292 milioi euroko zorra dute Gipuzkoako Ogasunarekin. Foru Aldundiak berankor handien zerrenda kaleratu du ostiral honetan, Gipuzkoako Ogasunak orain arte argitaratu duen hirugarrena.

2017ko abenduaren 31n Foru Ogasunari milioi bat euro baino gehiago zor zioten subjektu fisiko edo juridikoak identifikatu ditu Gipuzkoako Aldundiak agiri batean.

Jose Ramon eta Juan Miguel Osinalde Echaniz zerrendako lehen tokian daude, bakoitza 49,6 milioi euroko zorrarekin; ondoren, Commodities and investments enpresak 23 milioi baino gehiago zor ditu; Fagor Etxetresnak konpainiak, 15,9 milioi baino gehiago; Construcciones Gedik, 6,5 milioi; eta Tecfrindusek, 6,2 milioi baino gehiago.

Aurreko zerrendarekin alderatuta, 12 zergapeko berri sartu dira sailkapenean, 138 milioiko zorrarekin. 12 milioiko zorra zuten beste 12 zergapeko, berriz, zerrendatik atera dira.

Izenen zerrenda argitaratzea zerga-ihesaren aurkako borrokaren estrategian kokatu du foru erakundeak. “Jarrera gaitzesgarriak argitara emanez, iruzurrari zilegitasuna kentzeko” helburua du, Aldundiak azaldu duenez.

Esan bezala, 2017ko abenduaren 31n milioi bat eurotik gorako zorra zuten zergapekoak identifikatu ditu zerrendak, baina atzeratutako, zatitutako edo bertan behera utzitako ordainketak kontuan hartu gabe. Araudiaren arabera, zerrenda datorren urtean berrituko dute, 2018ko abenduaren 31 erreferentzia gisa hartuta.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X