BIDESARIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabarrek gutxiago ordaintzen dute AP-1 eta AP-68 autobideak erabiltzeagatik

Tarifa finkoa dute AP-1 autobideko Arabako erabiltzaileek. AP-68 autobidearen kasuan, Arabako Diputazioak hobariak handitu ditu.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

Arabako Foru Aldundiak tarifa finkoa ezarri du AP-1 autobidea erabiltzen duten arabarren artean. Aldi berean, hobariak areagotu ditu AP-68 autobidearen ohiko erabiltzaileentzat. Neurriok uztailaren 1etik daude indarrean.

AP-1 autobideari dagokionez, Etxebarri-Ipiña eta Eskoriatza arteko bidea egiten dutenak 157 euro ordaintzetik 15 euro ordaintzera igaro dira. AP-1 autobidearen ibilbide osoa (Etxebarri-Ipiña eta Maltzaga) egiten dutenek, ostera, 300 euro beharrean 75 euro ordaintzen dute. Orain arte hobaria % 50ekoa zen eta Arabako zatiari bakarrik eragiten dio.

AP-68 autobidearen kasuan ere hobarien sistema aldatu egin da. Kasu honetan, diru-laguntza bidesariaren % 60koa da, beti ere, 15 bidaia edo gehiago egiten dituztenentzat. Orain arte hobaria % 50ekoa zen hilean 25 bidaia edo gehiago egiten dituztenentzat.

Deskontu sistema horien onurak jaso ahal izateko ezinbestekoa izango da Araban bizitze eta teleordainketa sistema izatea.

Neurri horiek Foru Gobernuak eta PPk Aurrekontuen gainean lorturiko akordioaren ondorio dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X