LEParen epaimahaia aldatzeko oinarri legalik ez dagoela dio Osakidetzak
Urteko azken hiruhilekoan Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) bost azterketak errepikatuko dituzten arren, epaimahaia aldatzeko oinarri legalik ez dagoela ziurtatu dute asteazken honetan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak.
EH Bilduk salatu duenez, azterketa horietan "irregulartasunak ahalbidetu zituen ereduak indarrean jarraitzen badu eta epaimahaia bera bada ezin izango da bermatu izena ematen pertsona guztiek aukera berdinak izatea". Hala, koalizio abertzalearen ustez "irregulartasunak berriz gertatzeko arriskua dago".
Zehazki, kardiologia, anestesia, angiologia eta kirurgia biskularra kategorietan errepikatuko diren bost azterketen inguruko irizpideak jaso zituen atzo, asteartea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak.
Osasun Sailak eta Osakidetzak zabaldu duten prentsa oharrean, azterketak errepikatzeko erabakia "epaimahaiak bere kabuz" hartu zuela nabarmendu dute, eta "baldintza eta berme guztiak betez gauzatu daitezen neurri eta aholku jakin batzuk" kontuan hartu dituztela gaineratu dute.
Era berean, "errespetua" agertu dute epaitegiek orain arte egindako lanarekin, eta epaimahaikideren batek irregulartasunak egin zituela frogatuko balitz, kasuaren arabera neurri zehatzak hartuko lituzkete.
Hala, Lan Eskaintza Publikoaren epaimahaian parte hartzen duten osasun arloko "profesional askoren" lana errespetatu eta "zuhurtziaz jokatzea" eskatu diote Eusko Jaurlaritzak eta Osakitzak EH Bilduri.
Azkenik, kategoria askotan LEParen prozesua "normaltasun osoz" aurrera jarraitzen duela azpimarratu dute. Hautaketa prozesuan izena ematen duten pertsona guztien "berdintasuna, gaitasuna eta meritua bere gain hartzen dituen printzipioak" errespetatzen direla bermatzeko lan egiten dutela gaineratu dute.
Azterketetan "gardentasuna" ez dela bermatzen dio EH Bilduk
EH Bilduk ohartarazi duenez, azterketak "irregulartasunak ahalbidetu dituen sistema eta epaimahaikideak aldatu gabe errepikatzeak ez ditu gutxieneko bermeak ematen". Ildo horretatik, "prozesuaren gardentasuna ziurtatzeko probak ez dituela gutxieneko baldintzak bermatzen" salatu du koalizio abertzaleak, ezin baita ziurtatu "izena ematen duten pertsona guztiek aukera berdinak izango dituztela".
Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, "epaimahaia bera bada eta irregulartasunak ahalbidetu dituen eredu bera aplikatzen bada, argi dago irregulartasunak berriz gertatzeko arriskua dagoela”.
Gauzak horrela, urteko azken hiruhilekoan egingo diren bost azterketa horietan epaimahaikideak ez aldatzeko hartutako erabakia kritikatu du Uberak. Hala, EH Bilduren ustez “Osakidetzak ez ditu gutxieneko baldintzak bermatzen prozesuaren garbitasuna eta gardentasuna ziurtatzeko".
EH Bilduko legebiltzarkidearen iritziz, Eusko Jaurlaritza "presaka" dabil azterketak errepikatzeko, "baina ez gertatutakoa argitzeko eta ardurak garbitzeko benetako nahia duelako, baizik eta auzia lehenbailehen itxi nahi duelako, arazoaren muinera jo gabe".
Arrazoi horregatik, azterketaren errepikapenak "eredu berria" indarrean jartzeko balio beharko lukeela esan du Uberak, "meritu, gaitasun, objektibotasun eta aukera berdintasunaren printzipioen errespetua bermatuz". Hala, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak prestatuko lukeen azterketa bakarra egitea proposatu du espezialitate bakoitzean, atal praktikoa eta teorikoa uztartuz. Halaber, "EHUk azterketen balorazio psikometrikoa egingo luke haien izaera estandarra ziurtatzeko, guztietan irizpide eta zailtasun maila bera aplikatzen dela bermatuz".
Osakidetzak azterketen errepikapena "gelditu" behar duela dio ESK sindikatuak
ESK sindikatuaren ustez, "ez da nahikoa" bost azterketak errepikatzeko hartutako erabakia. Sindikatuaren esanetan, "ez dio erantzunik ematen salatutako iruzurrei. Osakidetzak zikinkeria ezkutatu nahi duela ematen du". "Epaimahaikideak edo azterketen eredua aldatzeko borondate ezak argi eta garbi adierazten du ez dagoela iruzurra konpontzeko asmorik", ziurtatu du.
Hala, Fiskaltzaren ikerketa martxan dagoen bitartean, ikertuta dauden kategorien azterketak errepikatzeko "zilegitasunik" ez duela azpimarratu du. "Fiskaltzak gertatu den guztia argitu arte froga batzuen errepikapen hutsa egitea arazo hau presaka eta faltsuki ixtea besterik ez da", gaineratu du.
Arrazoi horregatik, Fiskaltzaren ondorioak jakin arte prozesua gelditu dezan eskatu dio sindikatuak Osakidetzari, "azterketen errepikapen hutsa antzerki bat" besterik ez dela iritzita, eta izena ematen duten pertsona guztien eskubideak bermatzen ez direla arrazoituta.
Ondorioz, Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusiari dimisioa emateko exijitu dio, eta Jon Darpon Osasun sailburua kargutik kendu dezan eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak zuhurtzia eskatu du AEBko Auzitegi Gorenak muga-zergen eta Trumpen tasa global berriaren inguruan hartutako erabakiaren ostean
Gogoratu du indarrean jarraitzen dutela altzairu eta aluminioari (% 50) eta autoei (% 15) eragiten dieten muga-zergek.
Mobilizazio jendetsua egin dute Amurrion Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileei babesa adierazteko
"Ez diegu utziko etorkizuna lapurtzen" lelopean, Amurrioko kaleak zeharkatu dituzte. Aiaraldea eskualdeak egoera kritikoa bizi du, Arabako langabezia-tasa handienarekin, eta mobilizazio horrek inguruko industria defendatzeko ere balio izan du.
Medikuek hiriburuetan egindako manifestazioekin eman dute amaitutzat estatutu propioa eskatzeko astebeteko greba
Parte-hartze handia egon dela ziurtatu dute, eta ezohikoa izan arren, zerbait lortzeko grebaren bidea azpimarratu besterik ez dutela egin. Aldaketarik ez badago, grebaren bigarren astea martxoaren 16an hasiko da.
Lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela
Pradalesek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta erosketan parte hartzen ari diren gainerako akziodunek erabakia hartu dute jada. "Ayesa Donostian sortu eta garatu zen, eta bertan jarraitu behar du", esan du.
Etxebizitzen salerosketak % 14,7 hazi ziren iaz EAEn, 2007ko burbuilako markak gaindituz
INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi dituen datuen arabera, salerosketen kopuruak bigarren urtez jarraian egin du gora.
Jauregik dio industria bazkide bat aurkitu behar dela, eta horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak bere elkartasuna adierazi die Tubos Reunidoseko langileei, baina enpresaren egoera oso larria dela nabarmendu du. Gakoa industria bazkide bat aurkitzea dela esan du, eta gaineratu du horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea.
Ayesaren egoitza Donostian egongo da
Imanol Pradales lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela, akziodunek adostu dutenez.
Albiste izango dira: Medikuen greba, Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileen mobilizazioa, eta Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa
Orain.eus atarian gaur albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Langile talde batek Metal Group erosi eta Legutioko planta salbatu nahi du
Duela aste batzuk, enpresak itxi zuen, bezero nagusiak bere piezak erosteari utzi eta Txinan erostea erabaki ondoren.
Sidenorren otsailaren 10eko erregistroa baliogabetzeko eskatu dio Jainagak Espainiako Auzitegi Nazionalari
Espainiako Polizia Nazionala Basauriko Sidenorren egoitzara sartu zen Israeli altzairua saltzeagatik egindako ikerketari buruzko informazioa biltzeko.