Ryanairrek 400 hegaldi galdu ditu, bere historiako grebarik larrienean
Ryanair konpainiak bertan behera utzi ditu 396 hegaldi gaur, ostirala, Suedia, Belgika, Irlanda eta Alemaniako pilotuek deitutako grebagatik. Horietako 82k (41 konexio) Espainiako Estatuan dute abiapuntua edo helmuga. Gainera, Ryanairreko Herbehereetako pilotuek ere bat egin dute grebarekin, atzo epaitegi batek deialdia mantetzea erabaki baitzuen, Ryanairrek eskatutakoaren aurka eginda.
Konpainiaren webean, Tenerife Hegoaldea, Kanaria Handia, Madril, Bartzelona, Girona, Alacant, Malaga, Sevilla, Palma, Eivissa, Almeria, Jerez, Santander, Gasteiz eta Zaragoza abiapuntu zuten hegaldiak desagertu egin dira gaurkoan.
Aipatutako aireportuen artean kaltetuena Alacantekoa da, zazpi konexio bertan behera geratuko baitira. Zazpi horietako bostek Alemaniarekin lotura dute, Düsseldorf, International, Düsseldorf Weeze, Berlin, Frankfurt eta Koloniako aireportuekin, hain zuzen. Gainera, Charleroi eta Stockholmeko Skavsta aireportuekin ere desagertu dira loturak.
Palmako aireportuak ere pilotuen grebaren kalteak nabarituko ditu gaur; izan ere, Alemania abiapuntu edo helmuga duten sei konexio utziko omen dituzte bertan behera Balear Uharteetako aireportu horretan.
% 85, "normaltasunez"
Ryanairrek esan du aurreikusitako hegaldien % 85 "normaltasunez" ari direla, pilotuak egiten ari diren 24 orduko greba gorabehera. Lanuzteak 67.000 bidaiariri eragin die eta ehunka hegaldi bertan behera uztera behartu du konpainia.
"Gure 37 merkatuetatik 5etan abuztuak 10ean egiten ari diren greba penagarria gorabehera, 2.000 hegaldi baino gehiago, gure programaren % 85, normaltasunez ari dira ia 400.000 bidaiari Europa barruan eramanda", esan du enpresa irlandarrak ohar baten bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.