Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi langile zauritu dira Bilbon, etxe bateko egituraren zati bat gainera erorita

Gardeazabal auzoko etxe batean lanean ari ziren ezbeharra gertatu denean. Biak immobilizatu eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.

Bi langile zauritu dira gaur arratsaldean, Bilboko Gardeazabal auzoko etxebizitza batean lanean ari zirela. Immobilizatu eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, Poliziak jakinarazi duenez.

Istripua arratsaldeko 15:28ean gertatu da, Gardeazabal auzoko 11 zenbakian, Errekaldetik Peñascalera doen errepidean. Dirudienez, egituraren zati bat behera etorri eta gainera erori zaie. Suhiltzaileek erreskatatu dituzte bi langileak. Immobilizatu  egin dituzte obra-hondakinetatik ateratzeko.

Suhiltzaileek eta Udaltzaingoak etxebizitza finkatu dute. Eremua birsortzeko lanetan 320 etxe botako dituzte, eta horietako bat da.

Zure interesekoa izan daiteke

Mitxel Lakuntza ELA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak

Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X