Etxebizitza Eskubidearen aldeko Legeak familiei eta gazteei lagunduko die
Etxebizitza eskubide subjektiboaren aldeko foru Legeak gazteei emantzipatzeko eta adin txikikoak dituzten familiak (errenta mugarik gabe) laguntzeko prestazioak bermatuko ditu hilero.
Miguel Laparra Nafarroako Gobernuko Giza Eskubideen presidenteordeak astearte honetan eman ditu ezagutzera lege-proiektuaren nondik norakoak, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E alderdiek proiektua babestu ostean.
Nafarroa etxebizitza duin eta egokia legez izateko "eskubide subjektiboa" jasotzen duen erkidego apurretakoa da, oinarrizko eskubide maila ezartzen baitio.
Eskariari aurre egiteko moduko etxebizitza publiko kopuru nahikoa ez dagoenez, legeak bermatutako prestazio subsidiarioa jasoko du.
Laguntza horrek, lehenik, "EmanZipa" izeneko programa izango du; 23 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako prestazioak gehienez hiru urteko iraupena izango du eta ez dauka zertan jarraitua izan behar.
Laguntza hori etxebizitzaren hileko alokairuaren errentaren % 50ekoa izango da; nolanahi ere, gehienez, 250 eurokoa izango da eta etxebizitzaren errentak ez ditu hileroko 650 euroak gaindituko. Laguntza hori jasotzeko gazteen diru-sarrerak 20.000 euro azpitik egon beharko dira, eta 30.000 eurotik behera, bi lagun edo gehiago bizi diren etxeen kasuetan.
Laguntza hiruhilean behin ordainduko dute bankuko agiria aurkeztu ostean. Laguntza, gainera, urtero berrituko da baldintzak betetzen dituztenen artean.
Bigarrenik, "DaVId" izeneko programa etxean bizi direnen diru-sarrera zehatz bat duten familiei egokituko zaie. Laguntza hori errentaren araberakoa izango da eta hilean 300, 250 edo 200 eurokoa izango da, baina inoiz alokairuaren prezioaren % 50 baino gehiagokoa.
Laguntza jaso ahal izateko eskatzaileek babes ofizialeko etxebizitzaren erroldan gutxienez urtebeteko antzinatasuna izan beharko dute, eta aurreko programan bezala, etxebizitzaren alokairuaren errentak ezin izango ditu 650 euroak gainditu hilabetean. Bestalde, laguntzaren ordainketa hilero egingo dute bankuko agiriak aurkeztu eta gero.
Nafarroako Gobernuak ahalik eta arinen onartu nahi du Legea, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egoteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Volkswagenek ohartarazi du 93 langile finko egiteak lan-erregulazioko espediente batean amaitu dezakeela
Enpresak "legezkotasuna zorrotz beteko" duela ziurtatu dio batzordeari bilera batean, Lan Ikuskaritzak behin-behineko 93 langile finko egitea agindu ostean. Sindikatuek akordiorako proposamena egin dute.
32 urteko langile bat hil da Zumaiako enpresa batean, pieza handi batek jota
Estaños Matiena enpresan jazo da ezbeharra, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Enpresa horrek hainbat salaketa zituen prebentzio-araudia ez betetzeagatik, sindikatuak salatu duenez.
UGT, CC. OO. eta USO sindikatuek akordioa sinatu dute Arabako garbiketa-hitzarmenerako
ELA eta LAB sindikatuek, aldiz, baztertu egin dute aurreakordioa, "amore ematea" delakoan, eta "atzerakada nabarmena" dakarrela iritzita. Uste dute "langileak erosteko ahalmena galtzeko arriskuan" egongo direla, "azken bost urteetan gertatu den bezala".
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan
Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.
EAEn batez besteko soldata % 3,6 haziko da 2026an, KPIaren gainetik beste urte batez
LKS Nextek egindako ikerketa baten arabera, profil profesional teknikoak, industrialak, digitalak eta AAri eta datuen analisiari lotutakoak dira gehien behar direnak.
KPIa bost hamarren moteldu da espainiar estatuan urtarrilean, % 2,4raino
Hiru hilabetez jarraian jaitsi da KPIa, 2025eko urrian azken 16 hilabeteetan izandako igoerarik handiena ( % 3,1) jasan ostean.
Lanbide arteko gutxieneko soldata % 3,1 igotzea adostu du Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin
CEOE eta Cepyme patronalek ez dute igoera babestu. Lanbide arteko gutxieneko soldata hilean 1.221 eurokoa izango da (14 paga), 518 euro gehiago urtean, eta neurriak atzerako eragina izango du 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Traktoreak kalera atera dira gaur Bilbon, Iruñean eta Gasteizen, EBren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka
Bilbon San Mameseko zabalgunean elkartu dira 10:00etan, Gasteizen 10:30ean irten dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik, eta Iruñean manifestazioa egingo dute, 17:00etan, Baluarteko plazatik abiatuta.
Jose Antonio Jainagak Talgoren presidentetza hartu du Carlos Palacio ordezkatuta
Enpresaria Arabako konpainiako aholkularia zen euskal partzuergoak erosi zuenetik.
LABek grebara deitu ditu EAEko eskola publikoetako jangeletako langileak otsailaren 24, 25 eta 26rako
Hitzarmen esparru horretan gehiengoa duen sindikatua da LAB, eta gainerako sindikatuei dei egin die mobilizazioekin bat egin dezaten.