Burgos eta Armiñon artean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-1 autobidea doakoa da

Egunero autobide hori erabiltzen duten 20.858 gidariek ez dute bidesaririk ordaindu beharko.
18:00 - 20:00
Armiñon eta Burgos arteko AP-1 autobidea doakoa da gaurtik aurrera

Burgos eta Armiñon (Araba) arteko AP-1 autobidea doakoa izango da larunbat honetatik aurrera, kontzesio-kontratua amaituta Estatuaren esku geratu baita.

Hortaz, egunero autobide horretatik igarotzen diren 20.858 ibilgailuek ez dute bidesaririk ordaindu beharko aurrerantzean.

Jose Luis Abalos Espainiako Sustapen ministroak azaroan iragarri zuen neurria. Azaldu zuenez, kontzesio-kontratua amaitzear zuten autobideetan ez berritzea erabaki zuen Espainiako Gobernuak. AP-1a izango da lehena.

Europistas (Itinere taldearen filiala) enpresak zuen autobide horren kontzesioa. Konpainia horrekin ituna lortu du Espainiako Gobernuak, eta datozen sei hilabeteetan, errepidearen mantenua egiten jarraituko du, Exekutiboak beste enpresa bat kontratatzen duen bitartean, alegia.

Akordio horri esker, autobidean lan egiten zuten 111 beharginetatik 62 subrogatuko ditu enpresa horrek (gainerakoak bidesaria kobratzeaz arduratzen ziren).

Abalosen konpromisoa

Ministroak neurria iragartzeko egunean gogorarazi zuenez, portuen edota aireportuen erabileragatik tasa batzuk ordaindu behar dira. Hala, "doakoa izatea aurreikusita dagoen garraio-sare bakarra" autobideak barne hartzen dituen errepide-sarearena dela azaldu zuen.

"Legegintzaldi honetan bukatzen diren kontzesioak ez ditugu luzatuko. Aurrerantzean doakoak izango dira autobide horiek”, esan zuen Abalosek. Arrazoi horregatik, errepide-sarearen kudeaketa jasangarriaren inguruan hausnarketa egin eta akordio bat ixteko eskatu die gainerako alderdi politikoei.

Alderdi sozialistak batzorde bat sortzea proposatu zuen, gai horri buruz Kongresuan hitz egiteko. Ordainpekoa den errepide-sareak 20.000 kilometro ditu guztira. Azken urteotan autobide gehiago egin diren arren, errepide horien kudeaketara bideratutako aurrekontuak, aldiz, murriztu besterik ez dira egin.

Halaber, "zigortuta dauden eta zergak ordaindu behar ez diren tokiak ere badaude", gogorarazi zuen. Gauzak horrela, "bereizketa" horrekin amaitzea eskatu zien gainerako alderdiei, denen artean "berdintasunean oinarritutako eredu bat" adostuz eta egoerari irtenbide jasangarri bat emanez. Azkenik, bidesarien inguruan "proiektu politikoak garatzeko asmoa" baztertzea eskatu zien.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X